UPV/EHUk Hezkuntza eta Giza Eskubideen I. Literatura Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2011-03-03 11:53   Kulturea

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezitzaileentzako Giza Eskubideen Prestakuntza Mintegiak Hezkuntza eta Giza Eskubideak Literatura Lehiaketearen lehenengo edizinoa deitu dau. Lanak bialtzeko azkenengo eguna 2011ko bagilaren 30a da.

Zure bizipenakaz eta besteonakaz egueneTAN zazpieTAN Abadiñoko TxanporTAN bidaiatzeko aukera parebakoa

Bizkaie! 2011-03-03 11:50

Hitzaldien zikloa hasteko, Durangaldeko Urdin Ugartek eta Izaro Martinezek 1.000 milla hitzaldia emongo dabe gaur, hilak 3; hogei hilebetean 20 herrialdetan barrena egindako bizikleta bidaia kontauko dabe.

Bizkaiko aldundiak DantzaBiz sortu dau, jantzearen ganeko aholkuak emoteko batzordea

Bizkaie! 2011-03-03 11:15   Kulturea

Bizkaiko Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, foru dekretu bidez, DantzaBiz, Kulturako Foru Sailari jantzearen ganeko aholkuak emoteko batzordea sortu dau. DantzaBiz batzordeko kideak urtean gitxienez birritan alkartuko dira.

'Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarra' abian da Bruselan

Bizkaie! 2011-03-02 16:55   jardunaldiak

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaritzeak eta Etxepare Institutuak Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarra antolatu dau. Euskal kulturea Belgikan zein Europar Batasunean ezagutarazotea da zikloaren helburu nagusia. Gaur bertan, martiaren 2a, hasiko ditue ekitaldiak.

Abian da Getxon III. Wanted Ideia Lehiaketea

Bizkaie! 2011-03-02 14:51

Martiaren 21etik apirilaren 8ra egongo da zabalik epea Wanted Ideia Lehiaketearen hirugarren ekitaldian parte hartu nahi daben 18 eta 30 urte arteko gazteek euren lanak aurkeztu ahal izateko.

Surrandien Konpartsea Durangoko karnabaletan

Bizkaie! 2011-03-02 11:36

Kriskitin jantza taldea Surrandien Konpartsea antolatzen dabil eta, bide batez, Durangoko karnabalak zor jaken lekuan jartea be jarri dabe helburu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Erein' eta 'Donostia Opera Prima' sariak hutsik geratu dira

Bizkaie! 2011-03-02 09:46   Kulturea

Erein eta Donostia Opera Prima narratiba sarietako epaimahaiak sari biak hutsik ixteko erabagia hartu dau. Erein argitaletxeak eta Donostiako Udalak alkarlanean antolatzen ditue literatura sariketok.

Egitarau bete-betea Bilboko aratusteetan

Bizkaie! 2011-03-01 17:51

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2011ko aratusteak aurkeztu barri ditu. Hainbat ekitaldi atondu ditue egunotarako: eskoletako umeen desfilea, Karrikaldia, Farolin eta Zaranbolasen epaiketea, jantzaldiak eta abar.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna ospatuko dau martiaren 6an

Bizkaie! 2011-03-01 17:41   kulturbiz

Orain 25 urte, antzokiak bere ateak edegi zituan barriro birmoldaketa baten ostean, 1983ko uholdeak jazo ondoren. Antzoki bilbotarrak publikoagaz ospatu nahi dau berredegite hori, eta 12:00etatik 19:00ak arte antzokiaren instalazinoak bisitau ahal izango dira.

Vendetta taldea alai eta gorri 'Puro infierno' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-03-01 14:46   Musikea

Vendetta boskoteak hamabi kantako disko alai eta indartsua aurkeztu dau gaur Bilboko Fnac saltokian. Nafarren bigarren diskoa da Puro infierno eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu dabe. Lan barria aurkezteaz gan, hainbat zuzeneko be iragarri ditue; lehenengoa Tolosan izango da, hilaren 19an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Herri Urratsi laguntzeko deia egin dabe, 'Gu ere lakuko' kanpainearen bidez

Dabi Piedra Robledo 2011-03-01 14:36   Euskerea berbagai

Igazko Herri Urratsek ez eban espero zan emoitzea ekarri, euri zaparraden erruz, nahi baino jente gitxiago hurreratu zalako Senpereko lakura, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaira. Aurtengo Herri Urrats arrakastatsua izan daiten eta Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzea ezinbestekoa dan ideia gizarteratzeko, ekitaldi ugari antolatu ditue datozan asteetarako Hego Euskal Herrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Shakirak Bilbon kantauko dau bagilaren 4an

Bizkaie! 2011-03-01 12:15   Musikea

Shakirak Athletic-en zelaian emongo dauen kontzerturako sarrerak martiaren 10ean, eguenean, jarriko ditue salgai 45, 50 eta 60 euroko salneurrian (+ banaketa gastuak) BBK, Ticketmaster, Servicaixa eta Livenation sareetan eta Last Tour Internationalen atarian.

Euskaltzaindiaren 'Euskera' agerkaria ISOC-eko datu-basean

Bizkaie! 2011-03-01 11:36   Euskerea berbagai

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatuko da. CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen dau ISOC. Estadu espainiarrean ikerketara dedikauta dagoan erakunde publikorik handiena da CSIC eta Zientzia eta Barrikuntza Ministerioari atxikita dago.

II. Open Uribe Kosta, Emakumeen Neguko Surf Txapelketea jokatuko da Sopelanan martiaren 5ean eta 6an

Bizkaie! 2011-03-01 11:33

Txapelketan senior eta junior mailetako emakume surflari guztiek parte hartu leikie, eta euskal kostaldean neguan jokatzen dan emakumeentzako txapelketa bakarra da.

Euskaraz Bizi Eguna Gernika-Lumon egingo da, martiaren 19an

Bizkaie! 2011-03-01 10:07   Euskerea berbagai

Martiaren 19an, Gernika-Lumon, egingo da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskaraz alkarte antolatzaileak iragarri dauenez. EHEk egitarau zabala atondu dau: egun osoan umeentzako txokoa, tailerrak, kale-animazinoa, bertso-bazkaria, kontzertuak (Betagarri eta Sarkor), erromeria (Joxpa taldea) eta abar.

Nontzefilmak film laburren lehiaketeak 125 lan jaso ditu

Bizkaie! 2011-02-28 16:48   Barriak

Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketea bi atalek osotzen dabe: fikzinoa eta animazinoa. Bigarren horretan animazino teknika guztiak onartzen dira. Lehiaketea sarean gauzatzen da, eta FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren egitarauan be parte hartzen dau.

Bilboko Udal Musika Eskoleak datorren ikasturterako matrikulazinoa zabaldu dau

Bizkaie! 2011-02-28 16:31   Musikea

2010-2011 ikasturterako barri nagusia Informatika Musikaleko ikasketa planean egin dabe; izan be, orain arte hiru mailatan egiten bazan be, aurrerantzean bost maila egin beharko dira.

Datozenak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-02-28 14:45   Bertsolaritzea

Ia martian be bagagoz honezkero eta BBK Bertsolari Gazteen Sariketea laster hasiko jaku. BBK Bertsolari Gazteen Sariketea izaten zan eta oindino be izaten da gazte askori saio faltea arean betetako aukerea emoten deutsiena.

Zuberoako maskaraden sasoia bete-betean

Bizkaie! 2011-02-28 14:35   Kulturea

Aurten Santa Graziko gazteek antolatu dabe Zuberoa zeharkatuko dauen Maskaradea. Zezeilaren 6an egin eben lehenengo emonaldia, Santa Grazin, eta azkenengoa maiatzaren 5ean izango da, herrian bertan, ohiturea dan legez. Danetara, hamabost astez ibiliko dira Santa Grazikoak herriz herri.