The Zeros estadubatuarrek Bilboko Kafe Antzokian joko dabe irailaren 20an
2012-09-04 15:06 MusikeaThe Zeros punk rock talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau irailaren 20an Bilboko Kafe Antzokian. Mexikoko Ramones izengoitiagaz ezagun bilakatu ziran eta bere abestietan punk, power pop eta rock'n'roll doinuak bikain buztartzen zituen.
The Zeros punk rock talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau irailaren 20an Bilboko Kafe Antzokian. Mexikoko Ramones izengoitiagaz ezagun bilakatu ziran eta bere abestietan punk, power pop eta rock'n'roll doinuak bikain buztartzen zituen.
Kalifornian, Los Angeles urian 1970eko hamarkadearen amaieran emon zan punk mobimentuaren bultzatzaile izan ziran The Zeros. 1976an, Chula Vista (Kalifornia) urian sortu zan taldea The Main Street Brats izenagaz, eta 1977an The Germs eta The Weirdos taldeakaz batera estreinau zan. Urte berean, Bomp! zigiluak lehenengo singlea plazaratu eban, Wimp eta Don't Push Me Around abestiakaz. 1980ko hamarkadan taldea banatu egin zan.
Ordutik hainbat taldek aldarrikatu dabe The Zeros taldeagandik hartutako eragin musikala, berbarako, Hoodoo Gurus edota The Muff moduko taldeek. 2009an barriro alkartzea erabagi eben eta azken urteotan makinatxu bat kontzertu eskaini ditue areto eta jaialdi desbardinetan; udan, joandako garagarrilaren 21ean, Los Angeleseko Troubador areto mitikoan izan ziran. Orain, barriz, Bilboko Kafe Antzokian izango dogu klasikoetan klasiko dan taldea eta Don't Push Me Around edota Beat Your Heart Out moduko abestiak entzuteko aukerea izango da.
Javier Escovedo (ahotsa eta gitarra), Hector Penalosa (baxua), Baba Chenelle (bateria) eta Robert Lopez El Vez (gitarra) dira The Zeros. Bilboko kontzertua gaueko 21:30ean hasiko da, Los Tupper talde kantabriarraren kontzertuagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!