II. Black & Basque jaialdia Baionan

Bizkaie! 2012-09-03 15:36   Musikea

Pasa dan urtean antolatu eben lehenengo aldiz aniztasun kulturala sustatu eta belaunaldi guztiak alkartzeko helburua dauen Black & Basque jaialdia eta aurten irailaren 7tik 9ra bitartean euskal eta afro-amerikar kulturak buztartuko dira barriro Baionan.

Christian Borde Moustic DJa, irrati-telebistako aktibistea da jaialdiaren sortzaile nagusia. Bertan, soul, groove, musika dantzagarria eta kantua bultzatzeko ideia dago oinarrian, kultura biak –euskalduna eta afroamerikarra- buztartuz.

Egitarauari jagokonez, Akhenaton Rap taldeko kantaria I Am taldearen babesagaz izango da aurten izarra. Gainera, Clorine Free, Nicolas Repac, Gasteiz Big Band, Sandra Nkak, Manu Dibango eta Oreka TX nagusituko dira, beste batzuen artean.

Horrezaz gan, Jaialdiaren lehen edizinoan parte hartu eben artista batzuk izango dira bigarren honetan (Angelique Kidjo, Laurent Garnier…)

Musikea ez eze, zinemea, literaturea, argazkilaritzea, sukaldaritzea eta beste hainbat ekitaldi izango dira hiru egunetan Baionan.

Black & Basque jaialdiko ekitaldi nagusiak La Poterne izeneko zelaietan izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu