Gernikako Bakearen Museoak hainbat eskaintza proposatu ditu irailerako

Bizkaie! 2012-09-03 10:46   kulturbiz

Gernikako Bakearen Museoak hainbat ekintza antolatu ditu irailerako, berbarako, irailaren 2an, domekan, sarrerea doban izan zan; Busturialdeko Zerbitzu Sozialen zuzendaritzapeko udako koloniak egongo dira; Kids Guernica erakusketea ikusgai egongo da; Nazinoarteko Bakearen Eguna ospatuko da; eta Legionarioak erakusketea eskainiko da.

Irailaren 3tik 5era, 3. urtez, interkulturartekotasuna lantzen daben udako koloniak izango dira museoan, Busturialdeko Zerbitzu Sozialen zuzendaritzapean. Astelehenetik eguaztenera, 4 orduko saioetan, 20-25 ume egongo dira egunero proiektu desbardinak lantzen.

Kids Guernica erakusketearen euskerazko bisita gidatuak, irailaren 7an eta 12an izango dira. Gainera, Port Aventurarako familia batentzako bidaiaren (astegoiena) zozketan parte hartzeko, Kids Guernica proiektuko album-foiletoa Gernika-Lumoko Komertzianteen alkarteko kide diran komertzioetan banatzen dituen pegatina guztiakaz bete behar da. Albuma entregetako epe-mugea irailak 30 da.

Horrezaz gain, bideoak aurkezteko azken eguna irailak 23 da. Bi lagunentzako nekazalturismo baten egonaldiaren lehiaketan parte hartzeko, argazki kamera, eskuko telefono edo tablet bategaz grabautako bideo labur bat (ez argazkien muntaia) aurkeztu behar da.

Bestalde, irailaren 21ean, Nazinoarteko Bakearen Eguna dala aprobetxatuz, museorako sarrerea doban izango da eta bisita gidatua eguerdiko 12:30an. Zine Klub alkarteagaz batera dobaneko pelikulea Lizeo Antzokian 20:30ean eskainiko da.

Azkenik, gogoratu aldi baterako Legionarioak: Mussoliniren Italiarrak Espainiako gerratean (1936-1939) erakusketea ikusgai dagoala oraindino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu