Kim Ki-duk: 'negarra eta barrea beste ezer baino adierazkorragoak dira'
2011-05-09 15:48 BidaideHegokorear zinemagilea
Euskerearen aldeko hizkuntza politikak aztertu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian
2011-05-09 15:27 Euskerea berbagaiEuskal Herriko administrazino guztien lana aztertu eta igaz egindako aurrerapausuak eta gertatutako atzeraldiak batu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian. Bilbon aurkeztu dabe txostena, eta guztion eskura dago hizkuntza politikaren ganeko blogean: www.kontseilua.org/hizkuntzapolitika
Hainbat ikaslek Bilboren kultur izaerea aztertuko dabe egunotan Bizkaia Aretoan
2011-05-09 13:38Maiatzaren 9tik 14ra bitartean, Institut de Journalisme Bordeaux Aquitaine-ko (IJBA) 36 ikasle eta Multimedia Kazetaritza Masterreko eta Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterreko 10 ikasle baino gehiago Bizkaia Aretoan batuko dira. Gazteek Bilboren kultur izaerea jorratuko dabe, Bilbao Kultur Lab egitasmoaren barruan.
Andoni Otamendik eta Ibai Esoainek puntu gehien, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo saioan
2011-05-09 12:30 BertsolaritzeaDomekan egin ziran G-Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hasierako saioak, bata goizean eta bestea arrastian, Orioko Herri Ikastolan. Lehenengo saioan Andoni Otamendik batu zituan puntu gehien, eta bigarrenean, Ibai Esoainek.
'Utopiak. Desioaren politikak, etorkizun (perfektuko) poetikak' zikloa Bilbon
2011-05-09 12:03Maiatzaren 9an hasiko dan berbaldi dibulgatiboz osotutako ziklo hori Bidebarrieta Kulturguneak antolatu dau, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako guneak. Helburuen artean pentsamenduaren, historiaren eta literaturearen sustapena dagoz.
Hur Gorostiaga: 'Euskal Herriak erantzun dau'
2011-05-09 11:06 Euskerea berbagaiHamarnaka milaka lagun batu zituan atzo Herri Urrats 2011k,. Laku bat munduan lemapean, eta eguraldi ederra lagun, Iparraldeko zein Hegoaldeko euskaltzale ugarik gozau eben Senperen. Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen alkarteko buru Hur Gorostiagak gaur bertan, Bizkaie!-ri egindako balorazinoan, sano pozik dagozala adierazo deutso.
Kim Ji – Woon-en 'I saw teh devil' da FANT 2011ko film onena
2011-05-09 11:02 BarriakJuan Zapaterrek, María Eugenia Salaverrik eta Luis Rosalesek osotutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoko XVII. edizinoko epaimahaiak aho batez emon deutso Filmarik Onenaren Fant 2011 Saria Kim Ji-woon Hego Koreako zinegilearen I saw the devil luzemetraiari. Horrezaz gain, aitamen berezia emon deutsie Anno Saul zuzendariaren Die Tür film alemanari.
Fantrobia Saria jaso dau Oskar Santosek bere lehen luzemetraiagaz
2011-05-06 16:39 BarriakOskar Santos (Bilbo, 1972) zuzendariak joan dan urtean debutau eban luzemetraien alorrean, fantasiazko elementuz inguratutako El mal ajeno thriller psikologikoagaz. Film horren produktorea Alejandro Amenábar izan zan, gidoia Daniel Sánchez Arévalok idatzi eban eta protagonistak Belén Rueda eta Eduardo Noriega izan ziran.
Erlea kultura aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztu dabe Bilbon
2011-05-06 15:58 KultureaErlea-ren hirugarren zenbakiak Afrika hurreratu euskun -Aljeria eta Magreb izan ziran orduan protagonista- eta orain, laugarrenagaz Afrika baltzera goaz, gai nagusi baten inguruan hausnarketea egiteko: Zein da Afrikako literaturearen hizkuntzea? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literaturea al da? Hizkuntza indigenez sortua baino ez da afrikar literaturea?
Augustin Zubikarai Nobelak Sortzeko Bekearen deialdia egin dabe Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2011-05-06 14:10 KultureaOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai Nobelak Sortzeko Bekearen deialdia egin barri dabe. Lehenago nobela laburren lehiaketea zanak igaz aldatu eban formatua, beka bihurtuz. Idazleek irailaren 1era arte bialdu leikiez proiektuak.
Pello Iturriak jaso dau FEUSEren Farmaburua saria, farmazian euskerearen erabilerea bultzatzeko egindako lanagaitik
2011-05-06 12:21 Euskerea berbagaiFEUSEren Farmaburua Saria Farmazialari Euskaldunen Elkarteak banatzen dau bi urtean behin, persona, talde, alkarte edo erakunde batek farmazia munduan euskerea erabiltearen, bultzatzearen eta normalizetearen alde egindako lana autortzeko.
'Laku bat munduan' lemapean, Herri Urrats arrakastatsua espero dabe domekan Senperen
2011-05-06 11:50 Euskerea berbagaiMilaka lagun batuko dira domekan, maiatzaren 8an, Senperen, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian, Laku bat munduan lemapean. Aurten jasotako dirua Kanboko Xalbador ikastetxean hainbat lan egiteko erabiliko da.
Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluiniako zinema izango da ikusgai Birminghameko Midlands arte-zentroan
2011-05-06 10:48 BarriakMaiatzaren 19an izango da euskal zinemaren txandea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean filma ikusteko aukerea izango baita. Gainera, Jon Garaño zuzendaria bertaratuko da eztabaidarako.
Irrien Lagunak Klubaren gune berezia Herri Urratsen estreinauko da
2011-05-05 15:57 kulturbizJoxemari Agirretxe Porrotxek Irrien Lagunak kluba proiektua aurkeztu dau Bilboko Kafe Antzokian. Klubaren barri emoteaz gan, Eroskik eta Ikastolen Elkarteak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe, Euskal Herriko ikastolen aldeko jai handietan ekimen bateratuak antolatzeko. Gune berezia atondu dabe domekarako, Senperen, eskaintza bete-beteagaz: bertsolariak, musikea, puzgarriak, pailazoak, mimoak, tailerrak, eta abar.
'Barriola, San Adriango Azeria' filmaren eregite prozesuaren gorabeherak ikusgai Bilbon
2011-05-05 15:46 BarriakBilboko Arteria Campos Eliseos antzokiko bigarren pisuan dago maiatzaren 10era arte ikusgai eta Juanba Berasategi zuzendariak egindako euskerazko animazino-filma sortzeko prozesu guztia ikus daiteke 10 panel edo horma-irudien bidez.
Leioako XII. Umore Azokak 150 emonaldi eskainiko ditu maiatzaren 12tik 15era bitartean
2011-05-05 15:38 KultureaKale eta plaza gozetako eta ondo pasetako espazio legez aldarrikatuz, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak XII. Umore Azoka aurkeztu dau . Maiatzaren 12an hasi eta 15era bitartean hainbat diziplinatako makina bat kaleko ikuskizun eskainiko dira Leioan. Antolatzaileek 40.000 bat lagun batuko dirala aurreikusi dabe.
Itziarren semeak-en 'Lehen lerroan' diskoa, Bobby Sandsen heriotzearen urteurrenean
2011-05-05 15:10 MusikeaItziarren semeak taldeak Lehen lerroan (MusikHerria) diskoa aurkeztu dabe maiatzaren 5ean, hain zuzen be, egun horretan 30 urte beteko dira IRAko militante Bobby Sands gose greba luze baten ostean hil zanetik. Hamalau kanta batu ditu Mungiako seikoteak; maitasun eta burruka abestiak, skapunk doinuz.
Euskadiko Edizinoaren IV. Gaua Bilbon
2011-05-05 13:10 sariak-autortzakEuskadiko Editoreen Elkarteak, Euskadiko Liburu Ganbarak eta Arantzazu Kateak (Carlton Hotelaren jaubeak) antolatzen daben letren jaialdi honetako aurtengo protagonistak Javier Marías idazle madrildarra, Bernardo Atxaga idazlea eta Itxaropena argitaletxe zarauztarra izango dira.
Ganbera musikako kontzertuak Amorebieta-Etxanon, XII. Eleizetan egitarauaren barruan
2011-05-05 12:41 MusikeaDatorren zapatuan, maiatzak 7, hasierea emongo jako Amorebieta-Etxanon Eleizetan egitaratuaren XII. edizinoari. Programa honen bidez ganbera musikako kontzertuak eskaintzen dira udalerriko eleizetan eta baseleizetan.
Ur Apalategiren 'Fikzioaren izterrak', 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena
2011-05-05 11:28 sariak-autortzakUr Apalategik irabazi dau 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) ipuin liburua dala eta. Eguenean, maiatzaren 5an, jasoko dau saria, 19.30ean, Asteasuko udaletxeko ekitaldi aretoan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...