Inmediaciones jaialdiak gorputza izango dau gogoetagai Iruñean

Bizkaie! 2012-08-23 15:46   Kulturea

Iruñeko Inmediaciones arte jaialdia irailaren 3an hasi eta 8an amaituko da. Hainbat diziplinatako emonaldiak atondu ditue, urian zehar. Gorputza izango da jarduera guztien gai nagusia.

Iruñeko Inmediaciones arte jaialdia irailaren 3an hasi eta 8an amaituko da. Hainbat diziplinatako emonaldiak atondu ditue, urian zehar. Gorputza izango da jarduera guztien gai nagusia.

Laida Azkona, Ghislaine Verano eta Elisa Fernandez jantzariek antolatu dabe Inmediaciones, artearen ganeko gogoeta bultzatzeko asmoz. Gorputza gogoetagai nagusia bada be, beste gai batzuk be jorratuko ditue, tartean, irudia, berbea, espazioaren erabilpena eta artearen etenbako aldaketea.

Ez da erraza arte generoen arteko sailkapenak eta mugak zehaztea, Inmediaciones jaialdiko antolatzaileek azaltzen dabenez. Moeta askotako lanak izango dira ikusgai Iruñean, diziplina askotakoak. Jantza piezak, antzerki emonaldiak eta performanceak atondu ditue, besteak beste. Sortzaileei zuzendutako tailerrak be eskainiko ditue.

Ikuskizunaren arabera, uriko leku batean edo bestean izango da Inmediaciones jaialdia. Arrotxapea, Gaztelu plazea eta Uharte eszenatoki bihurtuko dira, esaterako.

Egitarau osoa, hemen: inmediaciones.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu