Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketea iragarteko kartel lehiaketarako deialdia egin dabe

Bizkaie! 2012-08-23 13:34   Musikea

Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketea iragarteko IV. Kartel lehiaketea antolatu barri dabe. Parte-hartzaileek 14-35 urte bitartean izan behar ditue. Lanak bialtzeko azkenengo eguna urriaren 30a izango da.

Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketea iragarteko IV. Kartel lehiaketea antolatu barri dabe. Parte-hartzaileek 14-35 urte bitartean izan behar ditue. Lanak bialtzeko azkenengo eguna urriaren 30a izango da.

Adin txikiko parte-hartzaileek guraso edo turoreen baimena izan beharko dabe. Egile berak gehienez lan bi aurkezteko aukerea eukiko dau. Antolatzaileek deialdiaren argibideetan jaso dabenez, kartelak egiteko teknikea librea izango da, eta kolorez zein zuri-baltzez izan daitekez. Beharrak jatorrizkoak izan behar dira.

Ondoko testua derrigorrez agiri behar da kartelean: Leioa 2013. XIII. Pop Rock Lehiaketa. XIII Concurso Pop rock. Lanak jasoteko epea urriaren 30ean amaitzen da. Helbide honetara bialdu behar dira: Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena kalea 2. 48940 Leioa (Bizkaia).

Lehiaketeak sari bakarra dauka, 600 eurokoa. Epaimahaiko burua Leioako alkatea edo berak aukeratutako zinegotzia izango dira. Ganerako epaimahaikideak diseinua edo arteagaz loturea dauken lagun bi eta musikeagaz harremona daukan alkarte bateko ordezkaria izango dira.

Sari-banaketea zemendiaren 30ean egingo dabe, 19:30ean, Kultur Leioan.

Lehiaketearen ganeko argibide gehiago behar izan ezkero: www.kulturleioa.com, gazte@leioa.net edo 94 405 58 50

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu