2012 Euskadik ‘Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak’ argazki-erakusketea aurkeztu dau Bilbon
2012-08-29 15:48 KultureaEspainiako Gerra Zibilean Euskadiko hainbat herritan izandako bonbardaketen 75. urteurrenaren oroitzapenean antolatutako erakusketea martian jarri zan lehen aldiz ikusgai Gernika-Lumon, ondoren Donostian izan zan eta oraintsu amaitu da Eibarren. Eibarren egon ondoren, Bilboko Zabalgunea eraikinera heldu da.
2012 Euskadik gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dau Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak argazki-erakusketea, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen esparruan, eta gaur arratsaldean inaugurauko da Bilboko Zabalgunea eraikinean. Espainiako Gerra Zibilean Euskadiko hainbat herritan izandako bonbardaketen 75. urteurrenaren oroitzapenean antolatutako erakusketea martian jarri zan lehen aldiz ikusgai Gernika-Lumon, ondoren Donostian izan zan eta oraintsu amaitu da Eibarren. Eibarren egon ondoren, Bilboko Zabalgunea eraikinera heldu da, eta bertan abuztuaren 29tik urriaren 16ra arte egongo da, erakusketearen azken helmugea Gasteiz izanik.
Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak nazinoarteko ospea daben 33 argazki-kazetariren hautaketa bategaz osotu da, eta kazetari horreek euren ustez Gerra eta Bakea kontzeptu antagonikoak ondoen irudikatzen dituen bi irudiak batu ditue. Danetara, 66 argazki egongo dira ikusgai erakusketan.
Ekimenaren aurkezpena Pello Gutiérrez, Fundación 2012 Fundazioko gerenteak eta Paco Valderrama, Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak argazki-erakusketearen komisarioak egin dabe. Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak, Maleta mexikarra erakusketearen ondoren, 2012 Euskadik antolatzen dauen bigarren argazki-erakusketea da.
Horrelako ekitaldiak antolatuta, Pello Gutiérrezek aurkezpenean adierazo dauenez, gure asmoa da Gernikako eta Euskadiko beste herri batzuetako bonbardaketen 75. urteurren samina nahiz indarkeria terroristarik bako egungo testuinguru itxaropentsua aprobetxetea, urte honetan zehar euskal herritarren artean eztabaidea bultzatzeko, gatazkak konpontzeko bide lez indarkeria baztertzearren.
Erakusketan guztira aurkeztuko diran 66 argazkiak argazki-kazetaritzan mito izaera lortu daben gizon ospetsuen album personaletatik atara dira, besteak beste, David Burnett, Don MacCullin, Enrique Meneses edo Patrick Chauvel, baina baita egunero munduari bueltea emoten deutsien irudi nabarienak sinatzen dituen argazki-kazetarienak be, berbarako, Goran Tomasevic, Carolyn Cole, Álvaro Ybarra edo Samuel Aranda, 2012ko World Press Photo saria irabazi dauena.
Pello Gutiérrezek adierazo dauenez, gaurko ‘Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak’ erakusketara konbidautako eta hautatutako kazetarien kaudimena ukaezina da, beren liburuek, beren lanak argitaratzen dituen argitalpen ospetsuek eta beren sari ugariek frogatzen dabenez; azken horreen artean etenbarik errepetiduten dira Pulitzer, World Press Photo edo Robert Capa Urrezko Dominak sariak.
Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak erakusketan parte hartzen dauen Álvaro Ybarra Bilboko argazki-kazetaria izan da aurkezpenean, eta munduko argazki-kazetari ospetsuenetakoa izanik, bere sektoreko profesionalek indarkeriaren salaketeari lotuta egiten daben ezinbesteko informazino-lanaren barri emon dau.
Erakusketako komisario Paco Valderrama jaunak, bere aldetik, egileen nortasun fotografikorako, teknikarako eta estilorako hureraketa bat egin nahi izan dau. Eta, horrezaz gan, honako hau azpimarratu dau: irudien testuinguruko eszenatokiak eta garaiak askotarikoak dira: joan dan mendeko berrogeita hamarreko hamarkadearen amaierako Kubaren iraultzatik hasita, oraindino amaitu ez dan udabarri arabiarreraino, Golkoko, Balkanetako, Irakeko, Afganistango gerrak, Afrikako gatazka ia ikusezinak, edota Vietnamgo gerra. Hori gerraren kontzeptuaren irudikapenei eta bakearen irudikapen batzuei jagokenez, hain zuzen be bakearen kontzeptuaren irudi bakar bateko interpretazino gehienak askoz be heterogeneoagoak izan baitira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!