Folk Getxo BBK 2012 - Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdia irailaren 5etik 9ra

Bizkaie! 2012-08-30 15:44   Musikea

Getxoko XXVIII. Nazinoarteko Folk Jaialdia gaur aurkeztu dabe Bilbon. Urtero lez, goi mailako kontzertuak izango dira, besteak beste, Mikel Urdangarin kantautorearen eta Cristina Pato gaita-jotzailearen saioa eta Sortuko dira besteak Xabier Leteren omenezko kontzertua. Saio nagusietan, barriz, Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kíla talde irlandarra izango dira protagonista.

Folk Getxo BBK 2012 - Getxoko XXVIII. Nazinoarteko Folk Jaialdia gaur aurkeztu dabe Bilbon. Urtero lez, goi mailako kontzertuak izango dira, besteak beste, Mikel Urdangarin kantautorearen eta Cristina Pato gaita-jotzailearen saioa eta Sortuko dira besteak Xabier Leteren omenezko kontzertua. Saio nagusietan, barriz, Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kíla talde irlandarra izango dira protagonista.

Danetara, 12 kontzertu izango dira. Getxon, Areetako Geltokia plazan izango dira kontzertu nagusiak 21:00etan (domekan, 20:00etan) eta arratsaldeko saioak, plazearen ondoko aparkalekuan, 19:00etan (domekan, 18:00etan). Era berean, bertan izango dira Munduko Terrazako kontzertuak (23:00etan) zein goizeko saioak (12:30ean).

Saio nagusiak irailaren 6an hasiko dira, Mikel Urdangarinen eskutik. Saio horretan, Zornotzako kantautorea Cristina Pato gaita-jotzaile, pianista eta musikagileagaz batera agertuko da taula gainean. Barikuan, hilaren 7an, Irlandako Kíla taldearen txandea izango da. Talde hau munduko musiken esparruan nabarmendu da azken urteotan eta doinu zeltak eta perkusino afrikarrak buztartzen ditu.

Zapatuan, egun nagusian, Cheikh Lô artista senegaldarra izango da protagonista.

Azkenik, domekan, hilaren 9an, Sortuko dira besteak ikuskizuna izango da. Xabier Leteren omenaldi horretan hainbat genero eta estilotako artistek kantauko dabe: Pier Paul Berzaitz, Petti eta Mikel Urdangarin kantautoreak; Arantxa Irazusta mezzosopranoak; Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Alex Sardui (Gatibu) musikariak eta Amets Arzallus bertsolariak.

Saio nagusietarako ordaindu egin behar da sarrerea eta ganerakoak, barriz, dobanekoak izango dira. Sarrerak eta kontzertu guztietarako abonamenduak eskuragarri dagoz BBKren orotariko kutxazainetan, BBKren webgunean, Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8) eta 944 310 310 eta 94 491 40 80 telefono zenbakien bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu