Poesiazko giharrez betetako gizakiak, BBKren IV. Poesia Jardunaldietan

Bizkaie! 2012-08-30 11:12   jardunaldiak

Hitzak gara. Haizea gara. Poesiazko giharrez betetako gizon emakumeak gara. BBKren IV. Poesia Jardunaldiak dira. Beste urte batez, poesiaren protagonista oparoenak BBK Salako oholtzan izango dira. Irailaren 17tik aurrera.

Hitzak gara. Haizea gara. Poesiazko giharrez betetako gizon emakumeak gara. BBKren IV. Poesia Jardunaldiak dira. Beste urte batez, poesiaren protagonista oparoenak BBK Salako oholtzan izango dira. Irailaren 17an, letren txandea izango da. Eskolara itzultzeagaz batera taula gainean izango dira. Majiaz betetako ikuskizunean dator Galatea Taldearen Malditas Palabras hitzezko bidaia. Hori irailaren 17an izango da.

Hilaren 18an, Bernardo Atxagaren bertsoen hegaldiagaz gozetako aukerea egongo da, Ken 7 taldeko Eñaut Elorrieta eta Mikel Inunziagaren musikea lagun dituala.

Egitarauagaz jarraituz, hilaren 19an, bertsoak ikusi egingo doguz. Begiakaz ukutu ahal izango dira. Taula gainean Yolanda Castaño izango da, Versos para escuchar y ver ikuskizunagaz. Hurrengo egunean txangoa Entre los pliegues de luz egingo dogu; Carmen Isasik sortutako bideo ikusgarria da, Marina Pérez, Carmen Bereciartua eta Pablo González de Langarikaren ahotsakaz.

Aurtengo jardunaldiakaz amaitzeko, irailaren 21ean, Tachia Quintanar aktoreak Gabriel García Márquezen testuak antzeztuko ditu, Isabel viendo llover en Macondo ikuskizunean.

Ekitaldi guztiak Bilboko BBK Salan izango dira arratsaldeko 20:00retan. Sarrerea doban izango da jesarleku guztiak bete arte. Konbitak aurrez BBK Salan jaso behar dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu