'Dragoi ehiztaria' filma abuztuaren 31n estreinauko dabe
2012-08-27 15:27 BarriakPatxi Barcok zuzendutako, Dragoi ehiztaria filma, Zurriola Group Entertainment produkzino-etxearena eta Barton Filmsek banatutakoa, zinema-aretoetara abuztuaren 31an helduko da. Asier Hormaza eta Itziar Ituño dira protagonistak eta filmak Gorkaren istorioa dakar: Gorka ETA politiko militarreko kide izan da taldea desegin zan arte.
Patxi Barcok zuzendutako, Dragoi ehiztaria filma, Zurriola Group Entertainment produkzino-etxearena eta Barton Filmsek banatutakoa, zinema-aretoetara abuztuaren 31an helduko da. Asier Hormaza eta Itziar Ituño dira protagonistak eta filmak Gorkaren istorioa dakar: Gorka ETA politiko militarreko kide izan da taldea desegin zan arte. 80. hamarkadan internazionalista egiten da ondoren Nikaraguan eta El Salvadorren. Orain bere seme Aitorren galderen aurrean bere iraganari aurre egin beharko deutso. Baina, zelan azaldu ume bati bere aitak alkartasunagatik parte hartzen ebala indarkeria eta hilketa ekintzetan?
Euskal Herrian eta Kuban filmauta dago eta Dragoi ehiztaria filmak Angel Amigoren gidoia dauka. Aktore zerrendan, besteak beste, Roberto Tananta, Carlos Acosta edo Jorge Perugorría dagoz.
Pelikulea jatorrizko bersinoan estreinauko da euskeraz eta gazteleraz gaztelerazko azpitituluakaz eta gaztelaniara bikoiztutako bersinoa be egongo da.
Angel Amigo gidoigilearen oharrak
'Dragoi Ehiztaria' filmaren sorrereak aurreko beste pelikula batean dauka zergaitia. Orain dala pare bat urte Perturren desagertzea zala eta egin genduan dokumentalean, 'Deabru guztien urtea -El año de todos los demonios' horretan, hain zuzen, alkarrizketatutako askoren oroipenetik gaur egungo egoera politikoaren inguruko bizipen eta esperientzi asko jaso nituan. Baina, nahiz eta gaur egun euskal gizarteak indarkeriaren gainean dauen eretxia desbardina izan, laurogeigarren hamarkadan gertatutakoa ez geunke ebitau eta ahaztu beharko. 'Dragoi Ehiztaria' film honetan garai haretako egoerea ikusiko da, baina egungo ikuspuntutik, ume batek bere aitari egiten deutsozan galderak abiapuntu hartuta. Baina, zela egin? Filmak gomendatzen dauena ondokoa da: ezer erantzun aurretik komenigarria izaten dala iraganeko bizipenak norberak bere buruari kontetea. Izan be, nire ustez, euskal gizartean askotan gertatzen jakun zeozer da.
'Dragoi Ehiztaria' filma protagonista desbardinei benetan gertatutako kapitulu eta bizipenetan dago oinarrituta eta akzino zein abentura gisa, Euskal Herrian eta Ertamerikako kausetan konprometidu zan jente talde baten gorabehera askoko ibilerak kontetan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!