BBK Salak Chucho Valdesen kontzertua hartuko dau 'BBK Masters At Work' zikloari hasierea emonez

Bizkaie! 2012-08-30 14:56   Musikea

BBK Salak Chucho Valdesen kontzertua eskainiko dau datorren irailaren 25ean arratsaldeko 20:30an BBK Masters At Work zikloaren denporaldi barriari hasierea emoteko. Kubako konpositoreak, 8 Grammy sari irabazi ditu eta hainbat doktore-titulu eta autortza jaso ditu.

BBK Salak Chucho Valdesen kontzertua eskainiko dau datorren irailaren 25ean arratsaldeko 20:30an BBK Masters At Work zikloaren denporaldi barriari hasierea emoteko. Kubako konpositoreak, 8 Grammy sari irabazi ditu eta hainbat doktore-titulu eta autortza jaso ditu. Bere espiritu arduratsuaren bidez, Chucho Valdések birformulau egin dau jazz latinoaren generoa, gaitasun miresgarria dauelarik etenbarik salto egiteko jazz tradizionaletik gitxiago esplorautako beste musika-eremu batzuetara adierazo dabe zikloaren antolatzaileek; maisuen maisu, eskola zaharreko jazzmana. BBK Salak artistearen bizitasuna, presentzia eta energia be azpimarratu ditu. Misa Negra, Danzón eta haren klasikoetako beste asko entzungo dira. Bilbora etorriko da pianoa, baxua, kontrabaxua, perkusinoak, bateriak, tronpetak eta saxoak erabiliz erritmo latinoak zabaltzeko prest.

Chucho Valdes munduko piano-jotzailerik onenetakoa da. Oso gaztetan hasi zan pianoa joten eta 14 urtegaz bere jarduera profesionalari ekin eutson Sabor de Cuba orkestran, bere aita Bebo Valdes zuzendari zala. Hogei urtegaz piano-jotzaile ospetsua zan. Hirurogeiko urteen hasieran, La Habanako Musika Antzokiko orkestrako kide izan zan. Irakere talde entzutetsuaren sortzailea, Carlos Emilio Morales gitarra-jotzaileagaz batera. Talde horregaz, Kubako musikearen sustraiak berreskuratzeko lana egin eban.

Chucho Valdesen kontzerturako sarrerak orotariko kutxazainetan eskura daitekez, BBKren webgunean edo 944 310 310 telefonoan. Beherapen bereziak dagoz BBK txartelak erabilten dituenentzako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu