Egipto, Tunisia eta Marokoko lau film ikusgai, Zinema Mugimenduan sailean

Bizkaie! 2012-08-22 15:44   Barriak

Zinema Mugimenduan sailean Egipto, Tunisia eta Marokoko lau film proiektauko ditue irailaren 24an, Donostiako Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez. Herrialde arabiar eta afrikarretako zinemea bultzatzea dau helburu ekimenak.

Zinema Mugimenduan sailean Egipto, Tunisia eta Marokoko lau film proiektauko ditue irailaren 24an, Donostiako Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez. Ekimena Amienseko eta Friburgoko nazinoarteko zinema-jaialdiekaz batera antolatu da. Herrialde arabiar eta afrikarretako zinemea bultzatzea dau helburu sailak.

Ondoko filmak izango dira Zinema Mugimenduan sailean: Al-Khoroug Lel-Nahar / Coming Forth by Day, Hala Lotfy (Egipto); Challatt Tunes / Challatt of Tunis, Kaouther Ben Hania (Tunisia-Frantzia); Le Veau d'or / The Golden Calf, Hassan Legzouli (Maroko-Frantzia); eta, Moug / Waves, Ahmed Nour (Egipto-Maroko).

Hala Lotfy zuzendariaren Al-Khoroug Lel-Nahar / Coming Forth by Day lanak gaixorik dagoan familiaburua jagon behar daben ama-alaben eguneroko bizimodua kontetan dau.

Kaouther Ben Hania zinemagileak Challatt Tunes / Challatt of Tunis aurkeztuko dau Donostian. Ziklomotor gidari bat, bizarra mozteko labana eskuan daukala, Tunisiako kaleetan doa emakume erakargarrienen eperdi-maminak ebagiten. Tunisiako emakumeen janzkerea aldatu egingo da: bakero estu gehiagorik ez, ezta minigonarik, eta amaitu da paseoan ibiltea be.

Hassan Legzouliren Le Veau d'or / The Golden Calf pelikuleak Sami 17 urteko gaztea dau protagonista. Aitak Marokoko Atlas mendikateko herri txiki batera bialdu dau, han gizondu egiteko. Baina mutilak benetan nahi dauena hemezortzi urte bete aurretik Frantziara itzultzea da, frantziar herritartasuna lortu eta Melanie neska-lagun frantziarragaz egon.

Moug / Waves dokumentalak artxiboko irudiak eta animazinoa ditu osogai nagusi. Ahmed Nourrek Hosni Mubaraken erregimenaren hasierako urteak erakusten ditu, batez be bere jaioterri Suez urian jazotakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu