2012ko Aste Nagusiaren ostean, danak pozik

Bizkaie! 2012-08-28 15:54

Abuztuaren 18 eta 26 bitartean, ehunka mila bilbotarrek eta kanpotarrek, bostehun mila lagun inguruk, hartu ditue kaleak txiki zein handientzat antolatutako ekitaldiz betetako bederatzi egunez gozetako.

Abuztuaren 18 eta 26 bitartean, ehunka mila bilbotarrek eta kanpotarrek, bostehun mila lagun inguruk, hartu ditue kaleak txiki zein handientzat antolatutako ekitaldiz betetako bederatzi egunez gozetako. Esangura horretan, Jaietako Sailaren arabera, gune eta proposamen guztien kalidade eta parte hartzea primerakoak izan dira eta jaietako eredu sendoaren erabilerearen alde egin da beste urte batez: era askotakoa, edegia, parte-hartzea sustatzen dauena, herrikoia, solidarioa eta dobakoa, Itziar Urtasun zinegotziak prentsaurrean adierazo dauenez.

Zeu zara Aste Nagusia aurtengo leloak, agirian itxi dau jentea bertaratzearen garrantzia. 2011n baino atzerritar gehiagoren presentzia nabarmendu da, baina, krisiaren eraginagaitik barruko bisitarien kopuruak behera egin dau. Hoteletan, barriz, gehienezko okupazinoa izan da, % 95ekoa hain zuzen be.

Bi jaigune barrietan ikusentzulegoaren erantzuna aztertu ondoren, Txikigunearen kokapen barria (Kasildako Parkean) arrakasta itzela izan dala ondorioztatu daiteke, izan be, hurreratu diranen kopurua %26 igon da. Karola guneak, barriz, Jaietako Sailak markautako helburuak bete ditu, bere edukierea asistentziari egokituz, publiko handia izanez eta segurtasun arazorik barik, kontzertuetako sarreran jarritako dispositiboaren eraginkortasunagaitik eta, Itziar Urtasunen berbetan, hurreratu diranen ereduzko jarrereagaitik. Gainera, Karola formatuak, Botika Zaharrak baino edukiera txikiagoa izanik, personak beste kontzertu eta jai guneetan sakabanatzea eragin dau. Holan, Abandoibarrako, Plaza Barriko eta Gizakunde Eleizakoetan izandako kontzertuen arrakastea azpimarratzekoa da.

Barritasunakaz jarraituz, Euskal jantzien lehenengo bilkureak harrera ezin hobea izan dau eta hurrengo edizinoetan be jarraipena izango dau.

Balorazino zehatzagoa, erantsitako artxiboan.


Konpartsen balorazinoa

Beste urte bat, eta badira 34, Aste Nagusia izugarri arrakastatsu bat lortu dogula adierazo dabe konpartsetako ordezkarik prentsaurrean. Parte hartu dauen jente guztiari konpartson aldetik eskerrak emon nahi deutseguz, euren parte hartzerik barik ezinezkoa izango litzatekeelako munduko Aste Nagusirik zoragarriena bizitea.

Aurtengo datuei erreparauta, konsumoak behera egin dauen arren, parte hartzea oso altua izan da eta horixe da adierazgarriena.

Era berean, Virginia Berasategi pregoilariak eta Nerea Oraizola txupinerearen lana azpimarratu eta goraipatu dabe, dana emon dabela esan geinke, eta guretzako ohore handia da eurekaz egotea, holako txupinera eta pregoilariak nahi doguz beti!!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu