Oiartzungo Bertso Astea maiatzaren 1etik 8ra

Bizkaie! 2009-04-29 11:25   Bertsolaritzea

Herriko bi ikastetxeetan hezkuntza arautuan bertsolaritzea lantzeaz gan, eskolaz kanpoko ekintza moduan aukeratzen dabe ume askok. Gustuko dabenek aurrera be hobetzen jarraitzeko eskolarik ez jake falta. Ikasten hasi barri diranak eta bertsotan urte mordoa daroezan bertsolariak, danetarik dago Oiartzunen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Helburua: Ganges berbiztu

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-04-29 11:07   Bidaide

Urrunetik begiratu ezkero, begien aurrean daukaguna zeozer mistikoa eta kolorez betea dala pentsau geinke. Oraindino be, milaka hinduk Varanasi inguruko 'ghat' izeneko eremuetan hartzen dabe bainua, 'Ama Ganges' ibai sagraduaren ertzetan. Adi-adi begiratu ezkero, ur ganean milaka objektu dagozala konturatuko gara: plastikozko boltsak, egurrak eta hildakoak sutan erre ostean geratzen diran giza-hondakinak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Dokumentazino eta Eduki Digitalen Kudeaketearen II. Jardunaldiak gaur eta bihar EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2009-04-29 10:43

Dokumentazinoaren arloa eraldaketa garrantzitsuak nabaritzen ari da edukien digitalizazinoaren eta Sarean jartearen ondorioz, horixe baita informazinoa zabaltzeko, gordeteko eta konsultetako modurik onena. Aldi berean, Interneteko edukiak gordeteko beharra sortzen da, eta enpresetan, aldaketak informazinoaren prozesu guztietan igarten dira.

'Haizea alde baita', Herri Urrats'09 Bidarteko ikastolea egiteko

Bizkaie! 2009-04-29 10:24   Euskerea berbagai

Maiatzaren 10ean, Senperen da hitzordua

Bidarten ikastolea zabaltzeko batu nahi dau aurten dirua Herri Urratsek, Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako ikastolen aldeko XVI. jaialdiak. Hain zuzen, Bidarteko herritar batek lurra itxita egingo dabe han ikastolea. Edozelan be, Ortzaizekoa (Behe Nafarroa) barritzeko be erabiliko dabe dirua.

Kide kooperatibeak Indiako lantegia inaugurau dau

Bizkaie! 2009-04-28 18:04   Euskaldunak munduan

Kide kooperatibeak 2008an 25 miloe euro baino gehiago fakturau eban, eta panel eta ate isolatzaileak produziduten ditu, baita hotz-ekipamendu komertzialak be. Horrezaz gan, liderra da Espainian nekazaritza-elikadurako hotz-kameren sektorean. Frantzian eta Portugalen filialak daukaz, eta orain nazinoartekotze proiektu handinahi batean sartuta dago.

Bizkaiko Txakolinaren miloe bat litro baino gehiago produzidu dira 2008ko uztan

Bizkaie! 2009-04-28 15:03   Jan edanak

Nekazaritzako foru diputadu Irene Pardok produkzino-ahalmena handitu izana goraipatu dau, 1.073.535 litro lortu baitira. Ardaoaren ezaugarriei jagokenez, 'ardao usaintsuak, finak eta ondo egituratuak' dirala nabarmendu dau.

Bitaminak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2009-04-28 14:53   Jan edanak

Antxina, hainbat mediku elikadura-ohitura desegoki batzuk hainbat gaixotasunakaz euken lotura zuzenaz jaubetu ziran. Hori dala eta, VII. mendean beriberia ebitetea lortu zan eta, XII. mendean, eskorbutua. Gaixotasun horreetatik babesteko, eguneroko dietan janari ezagun batzuk sartu behar zirala konturatu ziran medikuak, onurea ekarten eben substantziak zeintzuk ziran jakin ez arren. Egun, badakigu bitaminak dirala eta babesle-funtzinoa egiten dabela.

Zeanuri, errotarik errota

Jon Urutxurtu 2009-04-28 13:52

Zeanuriko Erroten IV. Ibilaldia maiatzaren 3an

Oinezko martxa honen helburuak ondokoak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Lau miloa lagun lanik barik... Gero eta okerragoa dan egoera hau noiz hasiko ete da aldatzen?

Markues 2009-04-28 12:36   Begi betegarri

Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus nagusi astegoienean

Bizkaie! 2009-04-28 10:36   Bertsolaritzea

Zapatu gauean Osinalde Sariketako finala be jokatu zan eta Maddalen Arzallusek irabazi eban. Entzuleen gustoko bertsolaria Mikel Artola izan zan eta bertso onenaren saria, barriz, Miren Amuriza bizkaitarrak eroan eban.

Break On Stage 2009 Bilbon, Europako Aretoko Breakdance Lehiaketea eta kale kulturen mostra

Bizkaie! 2009-04-27 18:13   Kulturea

VIII. Break On Stage Jaialdiak Europa mailan dagozan kale kultur adierazpenak jaso eta Bilboko Kasillan eszenaratuko ditu maiatzaren 2an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Filmategiaren artxibategia nabarmen hazi zan 2008an

Bizkaie! 2009-04-27 18:11

Euskadiko Filmategiaren 30 urteko historian, 2008. urtean hazkunderik handiena izan dau, 700.000 metro gehiago jaso ziran-eta Filmategian. Batez be, derrigorrez egin beharreko gordailuak, borondatezkoak eta banaketa komertzialaren ondoren egindakoak izan ziran.

Bilboko Udalak auzoetako dobako bisita gidatuen azken edizinoa abiarazoko dau

Bizkaie! 2009-04-27 15:43

Aurreko edizinoetan bezela, dobakoak izango dira bisita gidatuak, baina interesauta dagoanak aurrez egin beharko dau bere erreserbea 94 4356036 telefonoan (9:00etatik 13:00etara). Egitaraua maiatzaren 9tik bagilaren 19ra antolatu da, eguenetik domekara eta goizez zein arratsaldez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nontzefilmak lehiaketan parte hartuko daben filmak aukeratu ditue

Bizkaie! 2009-04-27 15:24   Barriak

Maiatzaren 9an Bilboko Zine Fantastikoaren barruan pantailaratuko diran Nontzefilmak lehiaketako lanak aukeratu barri ditue. Filmak arlo bitan sailkatu ditue, Animazinoa batetik eta Zinema bestetik.

Kontseiluak, egoerea edozein izanda be, normalizazinoan pauso bat harago joateko konpromisoa berretsi dau

Bizkaie! 2009-04-27 14:18   Euskerea berbagai

'EAEn emongo dan gobernu aldaketeari begira, argi itxi nahi dogu, guk, normalizazinoan aurrera pausoak emoteko helburu argia dogula eta sortzen dan egoerea edozein dala be, geureari eutsiko deutsagu, atzera pausorik onartu barik' adierazo dau Xabier Mendigurenek.

Euskereak 300.000 elebidun irabazi ditu azken 25 urteotan

z 2009-04-27 12:41   Euskerea berbagai

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan % 15 hazi da elebidunen kopurua 25 urtean; herrialde horreetan 755.640 lagunek ekien euskeraz, 2006an (1981ean baino 325.000 gehiagok). Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoakoak batuta, 873.000 inguru dira elebidunak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin dabe Gasteizen

Bizkaie! 2009-04-27 11:09   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun-ekitaldia Gasteizen egin dabe, Arabako Foru Aldundiaren jauregian. 2008an, Iruñean egin zan XVI. Nazinoarteko Biltzarragaz, Akademiak hasierea emon eutson urteurrenaren ospakizunei. Gasteizen izan dan ekitaldiaren ostean, datozan hilabeteotan gainontzeko lurraldeetan be ospatuko dau Euskaltzaindiak bere urtemugea.

Bizkaiko Aldundiak 'Orientabidea' webgunea sortu dau, gazteei prestakuntza biderik egokienari buruzko aholkuak emoteko

Bizkaie! 2009-04-27 10:28

BFAko Lan eta Trebakuntza SailaK Orientabidea webgunea diseinau dau prestakuntza bideak bilatzeko asmoz. Baliabide honen helburua 16 urteko gazteen, gurasoen eta hezitzaileen zalantzak argitzea da, aholku bila dabilen gaztearen asmoakaz hobeto egokitzen diran prestakuntza bideak aukeratzeari jagokonez.

Euskal Filmategiak 'Bertsolaris, poetas populares vascos' (1967) filma aurkeztu dau Donostian

Bizkaie! 2009-04-24 15:50   Barriak

Dokumental honetan Pio Caro Baroja zuzendariak bertsolariari eta bertsolaritzeari sustraitik zuzen-zuzen heldu nahi izan eutson, garaiko bertsozale, ikertzaile eta bertso munduaren inguruan mobiduten ziranen eretxiak jasoz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)