Bilboko Aste Nagusiko folk eta euskal kirolen egitaraua aurkeztu dabe
2012-08-06 15:34Bilboko Aste Nagusiko folk eta euskal kirolen egitaraua aurkeztu dabe Plaza Barrian. Aurten, lehenengoz, euskal jantzien bilkurea egingo dala jakinarazo dau Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak.
Bilboko Aste Nagusiko folk eta euskal kirolen egitaraua aurkeztu dabe Plaza Barrian. Aurten, lehenengoz, euskal jantzien bilkurea egingo dala jakinarazo dau Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak.
Euskal folklore eta kirolaren erakusleiho garrantzitsuenetakoa izango da aurten be Bilboko Aste Nagusia. Bilboko Udaleko Jaietako sailak euskal jantzien bilkurea antolatuko dau, abuztuaren 21ean. Itziar Urtasunek bilbotar guztiak konbidau ditu parte hartzera. Hitzordua, 20:00etan izango da, Plaza Barrian. Jaietako zinegotziak berak hasiko dau larrain jantzea, bilbotar guztiei ohitura hau berreskuratzeko aukerea eskainiz.
Folk eta euskal kirolen 40 ekitaldi baino gehiago atondu ditue aurten, tartean, Bilbao Hiria XXXV. Estropadak, XVI. Hiri Krosa, 2012ko Aste Nagusia Pelota Lehiaketea eta xake eta herri kirolen txapelketa eta erakustaldiak. Arenalean eta Zazpi Kaleetan, bertsolariak, erromeriak eta jantzak izango dira aukeran.
Arenalean eta Zazpi Kaleetan, bertsolariak, erromeriak eta jantzak izango dira aukeran. Euskal jantzak, egunero, iznago dira protagonista Plaza Barrian, 19:00etatik aurrera. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren koordinazinopean, Goi-Alde (Erandio), Zerutxu (Markina), Beti Jai Alai (Basurto), Gaztedi (Santutxu), Salbatzaile (Castaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua) eta Mikel Deuna (Iurreta) jantza taldeak emonaldiak eskainiko ditue.
Euskal kirolen erakusketak abuztuaren 22an hasiko dira, Plaza Barrian. Urdax Magunazelasia, Goenatxo II eta Iñaki Perurena harri-jasotzaileek abiatuko dabe ekitaldia, ostean, Lasto Botatearen Euskadiko Txapelketea jokatu da, eta amaitzeko, Julian Larrea, Amando Larrea eta Julen Larrea, hiru belaunalditako aizkolariek erakustaldia egingo dabe.
Abuztuaren 23an, emakume trontzalariak lehiatuko dira, Olatz Bayer eta Nahia Larrinaga Ainhoa Maskiaran eta Irati Astondoaren kontra, hain zuzen be. Ondoren, Leioako Kirol Zaleak Eskolako harri-jasotzaileen erakustaldia egingo da. Aizkolaruiek itxiko dabe eguneko egitaraua, Aitzol Atutxa Bizkaiko txapeldunak eta Lauren O´Toll Munduko Txapeldunak.
Barikuan, hilak 24, idi probetan ibiliko dira Jose Luis Zarragaren eta Zumeltzu, eta gizon probetan, Oscar Pérez, 800 kiloko harriagaz. Zapatuan, Euskadiko Harri-zulatzaileen Ligako zortzi taldek itxiko dabe egitaraua.
Albokari Tropelak urteurrena ospatzeko, ikuskizun ederra eskainiko dau hilaren 24n, 13:00etan. Hamabiko taldea zab hasieran, baina gaur egun 70 albokari eta pandero-jotzaile batzen dira Aste Nagusian.
Abuztuaren 26an, 12:30ean, Erraldoi eta Buruhandien XXIII. Bilkurea egingo da Arenalean. Ondalan eta Ondalan Txiki , Bermiotarrak, Irrintzi, Elizondo eta Sukila taldeek hartuko dabe parte.
Txistularien dianeak eta txupinak uria izartuko dau egunero, 10:00etan. Eta trikitixa, alboka, gaita eta txistu kakejireak goizez eta arrastiz ibiliko dira kalez kale. Bilbainaden emonaldiak be egunero izango dira, Zazpi Kaleetan zehar, 13:00etatik aurrera, eta Plaza Barrian, 20:00etan. Sama Siku, Dunbots eta Turutarra fanfarreak jai giroa zabalduko dabe arratsaldero uriko bazter guztietan. Munduko Artisauen Azokea be egunero egongo da Arenalean, 11:00etatik 2:30era.
Pelota tailerrak Esperanza frontoian egingo dira, abuztuaren 20 eta 21ean 20.00etan; eta, arrantza tailerrak, Ripako kaian abuztuaren 19tik 25era 17:30etik 20:00etara eta abuztuaren 26an, 11:30tik 14:00etara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!