Egon Schieleren erakusketea edegiko dau Bilboko Guggenheim museoak urrian

Bizkaie! 2012-08-08 14:50   Kulturea

Bilboko Guggenheim museoak Egon Schiele artista austriarraren erakusketea edegiko dau urriaren 2an, museoko iturriek jakinarazo dabenez. Vienako Albertina Museoko artelanak erakusketeak makina bat marrazki, guatxe, akuarela eta argazki batuko ditu.

Bilboko Guggenheim museoak Egon Schiele artista austriarraren erakusketea edegiko dau urriaren 2an, museoko iturriek jakinarazo dabenez. Vienako Albertina Museoko artelanak erakusketeak makina bat marrazki, guatxe, akuarela eta argazki batuko ditu. 2012ko urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik.

Schiele artista espresionista austriarrak hamar urtez landutako garapen estilistiko eskaintzen dau erakusketeak. Gazte hil zan, 28 urtegaz, baina halan be, nazinoarteko ospea lortu eban. Lan zabala itxi eban: zirriborro-koadernoez gan, paper ganeko 2.500 lan baino gehiago eta egur eta mihise ganeko 330 pintura inguru sortu zituan.

Eragin ugari izan zituen haren lanak, besteak beste, Jean-Martin Charcot medikuaren Parisko Salpêtrière ospitaleko gaixoen argazkiek eta Otto Schmidten estudioko argazki erotikoak. Teosofia eta espiritismoaren eragina be izan eban.

Vienako Akademian jaso eban prestakuntzan egindkao lanak, Gustav Klimtek eta Vienako Modernismoak haren lanean izandako eragina azaltzen dabenak, eta naturalismoa alboan itxi azken urteetako lanak ekarriko ditue Albertina Museotik.

XIX. mendearen amaieran, Vienak goraldi kultural nabarmena bizi izan eban eta Schielek egoera horri eskaini eutson arreta osoa. Akademiaren prestakuntza konserbadorea albo batera itxi eban, eta autoerretratuak egiteari ekin eutson. Sasoi haretako obra batzuk Guggenheimeko erakustaldian egongo dira. Umeak eta gazteak modelotzat sarritan erabiltea ez egoan ondo ikusia uri dotore eta aristokratikoan. Uritik ospa egin beharra izan eban.

Alemaniako hainbat uritan aurkeztu zituan bere lanak, Erroman, Bruselan eta Parisen bere bai. Lehen Mundu Gerreak proiektu itxaropen guztiak bertanm behera itxi zituan, izan besoldadiskarako deitu eben. Handik bueltan, 1918an, gripe espainola dalakoak Edith emaztea eroan eban, eta bera be handik egun gitxira, 28 urte zituala.

Guggenheim museoak erakusketearen katalogo argitaratu dau, ikusgai izango diran lanez osotua. Albertina Museoko Klaus Albrecht Schröder komisario eta zuzendariak Schieleren gai nagusien eta printzipion formalei buruzko entsegua idatzi dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu