1912ko galarrenan hildako herritarrak omenduko ditue domekan, Lekeition

Bizkaie! 2012-08-06 16:56

1912ko abuztuaren 12ko galarrenean 143 arrantzale hil zituan, gehienak bermeotarrak, baina tartean 16 lekeitiar. Domekan, mendeurrenaren egunean, Lekeition omenaldia egingo deutse hildakoei, Talan, 12:00etan.

1912ko abuztuaren 12ko galarrenean 143 arrantzale hil zituan, gehienak bermeotarrak, baina tartean 16 lekeitiar. Domekan, mendeurrenaren egunean, Lekeition omenaldia egingo deutse hildakoei, Talan, 12:00etan. Lekeitioko Udalak herri ekimena babesten dau.

Domeka eguerdian kanpaiak, sirenak, adarrak, deiettekuak, 1912. urtean kokatuko gaitue. Ostean, aurreskua, kanta eta lora eskaintzea egingo jake hildakoei, eta amaitzeko, plaka bat ipiniko dabe itsasoan galdutakoen omenez, Lekeitioko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.

16 lekeitiar hil ziran orain 100 urte, eta beste batek bizirik urtetea lortu eban. Juan Daniel Eskurza zan ha gizona; mastil bati lotuta emon zituan hiru egun, harik eta beste bapore batek itsasoan topau eban.

Lekeitioko Udalak lekeitiar guztiak ekimen hunkigarri honetan parte hartzera konbidau ditu. Urte amaieran, abenduan, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak erakusketea eta berbaldia antolatuko galarrenaren inguruan.

1912ko galarreneak Lekeitio, Bermeo, Elantxobe eta Ondarroako arrantzaleak eroan zituan, gehienak gazte-gaztea, eta makina bat alargun eta umezurtz itxi zituen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

juan carlos tolosa 2012-12-25 01:50 Erantzuna | #1

Esos marinos tenian un valor exagerado,pero demasiado valor pasa a imprudencia y no estaban solos ,tenian familia ,padres esposa, hijos.Hay que aprender de ese pasado y ver en la mirada de Juan Daniel(mi hijo se llama igual)como en el Daniel biblico una decision , fe y coraje que ya quisieran muchos

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu