Kantuz gogoratuko dabe Lauaxeta idazlea arrastian Mungian

Bizkaie! 2012-08-03 12:09   Musikea

Estepan Urkiaga Lauaxeta idazle eta kazetaria gaurko egunez, abuztuaren 3, jaio zan 1905ean Laukizen. Umea zala Mungiara joan zan biziten, eta hantxe kantuz gogoratuko dabe bere jaiotzearen urtemugea. Mungiako Udalak, kantuzale taldeekaz batera, kantaldi herrikoia antolatu dau barikuan, 19:30ean, Andra Mari gunean.

Kantaldi berezia izango da ganera, izan be Euskal Pizkunde sasoiko abestiak kanteko ditue, II. gerra Karlistatik 36ko gerra bitarteakoak. Orduko egoera soziala eta bizi-ohiturak agiri dira kantetan, azaldu dabe Mungiako Udaleko arduradunek. Orduko erromerietako kanta batzuk, doinu ezaguna dauken bertsoak, Lizardiren edo Lauaxetaren poesia musikatu batzuk, Zazpi Euskal Herriak, Euskera Oi Euskera eta lehenengo ikastolen sasoiko kantak abestuko ditue, besteak beste.

Urte osoan Euskal Pizkundearen ganeko egitarau zabala atondu dabe Mungian, ekitaldiak, berbaldiak eta ikuskizunak. Horren barruan dago Lauaxetaren omenezko kantaldia bere. Hileko lehenengo barikuetan egiten doguz kantaldiak, eta honetan Lauaxetaren urtemugea izanda, ekitali berezia izango da. Saio honetarako kanta batzuk beren beregi prestae ditue.

Lauaxetaren biografia eta lanak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu