Perseida ozar-izarren behaketea egingo dabe domekan Busturiko Madariaga torretxean

Bizkaie! 2012-08-07 12:17   kulturbiz

Euskadiko Biodibersidade Zentroak eta Bizkaiko Astronomia Alkarteak Perseida ozar-izarrak behatzeko hitzordua porestau dabe domekan, abuztuaren 12an. Zentroaren kanpoaldean bertan ikusiko ditue, Busturiko Madariaga torretxean.

Euskadiko Biodibersidade Zentroak eta Bizkaiko Astronomia Alkarteak Perseida ozar-izarrak behatzeko hitzordua porestau dabe domekan, abuztuaren 12an. Zentroaren kanpoaldean bertan ikusiko ditue, Busturiko Madariaga torretxean.

Behaketea 21:30ean hasiko da, auditorioan, eta bertan Bizkaiko Astronomia Alkarteak ostean ikusiko diran Perseidei buruzko ordu erdiko berbaldia egingo dau. Hamarretan, zentroaren kanpoaldean, teleskopioen bitartez Perseidak behatuko ditue, hau da, Swift-Tuttle kometearen hondakinak atmosferareagaz kontaktuan ipintean jazoten dan fenomenoa. Bizkaiko Astronomia Alkarteak gitxienez 3 teleskopi ipiniko ditu parte-hartzaileek behaketak egin ahal izateko eta edozein informazio mota jasoteko.

Madariaga torretxeko ateak 21:00etan edegiko ditue, sasoiz ibilteko. Behaketea 00:00ak inguru amaituko dala jakinarazo dabe Euskadiko Biodibersidade Zentroko arduradunek. Bai berbaldia bai behaketea doban dira, baina derrigor emon behar da izena, 946 870 402 telefono-zenbakira deituz eta info@torremadariaga.org helbidera idatziz. Gehienez, 150 lagunentzako lekua dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu