Bilboko BBK Saleak prest dauka Aste Nagusiko egitaraua

Bizkaie! 2012-08-06 13:46   Musikea

Bilboko Aste Nagusia gero eta hurrago dago. BBK Saleak daborduko prest dauka jaietako egitarau berezia. Bertoko eta kanpoko taldeek joko dabe berta, eta BBK Musika Banden Jaialdia be hantxe egingo dabe.

Bilboko Aste Nagusia gero eta hurrago dago. BBK Saleak daborduko prest dauka jaietako egitarau berezia. Bertoko eta kanpoko taldeek joko dabe berta, eta BBK Musika Banden Jaialdia be hantxe egingo dabe.

Aste Nagusiko lehenengo hitzordua abuztuaren 20an izango da. Euskal Kantuak BBK Jaialdiak euskal taldeen folklore aberastasuna erakutsiko dau. Bizkaiko eta Arabako hainbat kantari batuko dira, besteak beste Xabier Zurbano, Zuriñe Barrasa, Iraia Rojo, Esti Olivares eta Lekeitio Zuhatz Taldea, Irantzu Rojo, Iraitz Udabe, Leire eta Iker Elustondo, María Lazkano eta Olatz Goikoetxea. Emonaldia 19:00etan hasiko da.

Flamenkoa izango da nagusi BBK aretoko hurrengo hitzorduan, abuztuaren 21ean, 19.30etatik aurrera. Jose Menese, Julian Estrada eta David Pino, Manuel Silveria eta Antonio Carrion gitarristen laguntzinoagaz ikusteko aukerea eukiko dogu. Hugo Lopez jantzariak be parte hartuko dau.

BBK Musika Banden jaialdia abuztuaren 22tik 25ra bitartean egingo da. San Adrian musika banda nafarrak joko dau lehenengo; hurrengo egunean, 23an, Leioako Musika Banda ezaguna igongo da eszenatokira; La Popular hilaren 24an; eta Irun Uria Musika Bandak itxiko du jaialdia, 25ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu