Igor Rezolaren 'En blanco' proiektua ikusgai, Deustuko zubiko etxolan

Bizkaie! 2012-08-03 15:20   Kulturea

Igor Rezola Dizebi EHUko ikaslearen En blanco lana ikusgai egongo da Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan abuztuaren 22ra arte. EHUko hirugarren zikloko ikasleek sortu eta garatutako Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bosgarren erakusketa da, hain zuzen be.

Testuinguruagaz harremonetan dagozan lau istorio txikiz osotutako proiekzino dauka oinarri egitasmoak. Robot-xurgagailu batek, ganean daroan kamera baten bidez, etxolearen azpialdeko geletako behearen ganeko hautsa jasoten dauen bitartean lortutako irudiek osotzen dabe lana, azaldu dau Rezolak berak.

Espazioa erakusteaz aparte, proiekzinoaren helburua zubiaren inguruko memoriaren une jakin bat berreskuratzea da. Hain zuzen be, jarduera industrial oparo batetik gainbeherea etorri zanera arteko sasoia azaldu gura dau egileak.

Interbentzioak Deustuko Zubian Juan Pablo Orduñez Mawatres EHUko Arte Ederren Fakultadeko hirugarren zikloko ikaslearen ekimena da. Inguruak bereganatutako iragan industrialeko elementu hau berreskuratu nahi dau, esku-hartze artistikoren eszenatoki bihurtzeko. Proiektua irailean amaituko da.

Orain arte, Komando Trinik, Eider Egurenek, Ainhoa Gilek eta Miriam Isasik izan ditue euren lana ikusgai Deustuko zubian. Juan Azpitarteren lanak amaituko dau zikloa, irailean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu