Twitter sare soziala, euskeraz

Bizkaie! 2012-08-07 11:12

Daborduko martxan da Twitter sare soziala euskeraz. Astelehen arrastian estreinau zan interfazea euskeratuta. Twitterreko arduradunek maiatzean zabaldu eben zerbitzua euskeratzeko asmoa, hainbat erabiltzaileren eskaerei erantzunez.

Daborduko martxan da Twitter sare soziala euskeraz. Astelehen arrastian estreinau zan interfazea euskeratuta. Twitterreko arduradunek maiatzean zabaldu eben zerbitzua euskeratzeko asmoa, hainbat erabiltzaileren eskaerei erantzunez. Eta garagarrilerako prest egotekoa bazan be, atzenenean abuztuaren 6a izan da aukeratutako eguna.

Hileotan euskal komunidadearen ordezkaritza bat itzulpenak egiten ibili da. Momentu honetan sarean dagoan bersinoa proban dago. Aukeratutako terminologiari jagokonez, hemen adibide batzuk: txio (twet-en ordez); txio barria egin edo txiokatu; bertxio (retweet); joerak (trendign topic); eta, gogokoa (favorite)

Erraz-erraza da interfazea euskeraz ipintea: norbere kontura sartu, ezarpenetan klikau, eta hikuntzeari jagokon ataldea, euskerea aukeratu. Bizkaie!-k egin dau probea.

Gaur egun, Twitter 33 hizkuntzatan eskaintzen da, aurrerantzean euskeraz bere bai. Katalana eta euskerea dira estadu bako hizkuntza bakarrak Twitterren, eta euskerea da danen artean txikiena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu