'Valeria descalza' filma estreinau dau Ernesto del Ríok

Bizkaie! 2011-06-29 15:50   Barriak

Valeria descalza pelikulea estreinau eban Ernesto del Riok pasa dan barikuan. Gabriela Griffith, Aitor Mazo, Maiken Beitia, Ruben Breña eta Giselda Calero aktoreek parte hartu dabe filman. Gidoia Luis Eguiraun y Xenia Riveryk idatzi dabe. Sendeja Films / Icaic-en produkzinoa da, eta Euskal Telebistaren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa euki ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Getxoberpiztu!' proiektua da Wanted 2011 Ideia Lehiaketearen irabazlea

Bizkaie! 2011-06-29 15:11

Getxoberpiztu!, Ane Abarrategi Zaitegi, Ion Etxabe Gutierrez eta Lur Moragues Saituak bultzaturiko proiektuak irabazi dau hirugarren Wanted ideia lehiaketea. Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak bultzatutako lehiaketea da, 18 eta 30 urte arteko gazteen egitasmoak sustatzeko asmoz.

Gerra Zibila eta memoria historikoa literaturan aztertuko ditue garagarrilaren 13an, Donostian

Bizkaie! 2011-06-29 14:26   jardunaldiak

Gerra Zibila eta memoria historikoa Iberiar Penintsulako literaturan mintegia aurkeztu dabe Eusko Ikaskuntzak eta Etxepare Euskal Institutuak. Alkarlanean atondu dabe ikastaroa, eta garagarrilaren 13an egingo da, Donostiako Bakearen Giza Eskubideen Etxean.

Bilboko Udalak 'Udako Liburutegiak' ekimena jarriko dau martxan Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan

Bizkaie! 2011-06-29 13:05   kulturbiz

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Udako Liburutegiak programearen hamaikagarren edizinoa jarriko dau martxan datorren barikuan, garagarrilaren 1ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan. Ekimen horren bitartez, liburuak eta aldizkariak jarriko dira guztien esku, eta irakurketea sustatzeko jarduerak egongo dira umeei zuzenduta.

Donostia, 2016ko Europako Kultur Uriburu

Bizkaie! 2011-06-29 12:28   kulturbiz

Donostia Europako Kultur Uriburua izango da 2016an. Atzo arrastian emon eban barria Aukeraketa Batzordeko zuzendari Manfred Gaulhoferrek, Madrilen. Beste bost hautagai izan dira: Burgos, Kordoba, Segovia, Las Palmas eta Zaragoza. Donostiak Poloniako Wroclaw uriagaz banatuko dau hautagaitzea.

Javier González de Durana Getariako Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari izentau dabe

Bizkaie! 2011-06-29 11:20   kulturbiz

Javier González de Duranak kargua onartu eta Cristóbal Balenciaga jostun-sortzaile bikainaren obrea, bai nazino mailan bai nazinoartean be, bizirik mantentzea eta sustatzea izango dituala helburu esan dau.

Umorez blai egongo da Bilbo irailean eta urrian, Bilboko Barrea jaialdian

Dabi Piedra Robledo 2011-06-28 15:53   jardunaldiak

Igazko arrakasteari eutsi nahian, bigarren urtez egingo dabe umoredun literaturea eta artearen astea Bizkaiko uriburuan, irailaren 28tik urriaren 2ra. Egitarauaren barri emon dabe prentsaurrekoan, eta iragarri dabenez, Juan Carlos Eguillor marrazkigile hilbarriak leku berezia eukiko dau. Ganera, Bilboko Barrea Saria Francisco Ibañezi emongo deutsie.

Mikel Markez kantaria disko barria grabetan dabil egunotan

Bizkaie! 2011-06-28 15:36   Musikea

Mikel Markez musikari errenteriarra disko barria atontzen dabil. Udagoienerako prest eukiko dauela jakinarazo dau, izan be hasi da grabazino saioak egiten Elkar estudioan.

Euskal literaturearen irakurzaletasunari buruzko jardunaldiak Bilbon bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean

Bizkaie! 2011-06-28 15:01   jardunaldiak

Fito Rodriguez EHUko irakasleak koordinauta, hizlarien artean izango dira Ander Iturriotz, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi, Arrate Egaña eta Patxi Salaberri.

Bilboko aire zabaleko aisialdi-ekipamenduen mapea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-06-28 15:01

Bilboko aire zabaleko aisialdiaren mapea aurkeztu dau Obra eta Zerbitzuen Sailak; bertan, aisialdi-ekipamendu eta espazioak non dagozan jaso dabe. Aisialdia herritarrei hurreratzea dau helburu ekimenak, urrunera joan barik ondo pasetako nahi beste toki dagozala erakustea, hain zuzen be.

Kirmen Uribe Kolonbiara konbidau dabe

Bizkaie! 2011-06-28 14:21   jardunaldiak

Kirmen Uribe Euskal idazlea XXI. Medellingo Nazinoarteko Poesia Jaialdira konbidatua izan da. Aurtengo edizinoa garagarrilaren 2tik 10era izango da. Idazle ondarroarrak lau irakurraldi egingo ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekaz batera.

EHGAMen aurtengo Urrezko Hirukia, Txalaparta argitaletxearentzat

Bizkaie! 2011-06-28 13:23

Bagilaren 28a Sexu Askapenaren Aldeko Nazinoarteko Eguna dala-eta hainbat ekitaldi antolatu ditue Euskal Herriko LGTB (lesbiana, gay, transexual eta bisexual) alkarteek. Berbarako, EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emongo ditu, eta gauean, urteroko afaria eta jaia egingo ditue Bilboko Kafe Antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iban Ayestak hasi dau honezkero 'Vera' euskerazko filmaren grabazinoa

Bizkaie! 2011-06-27 18:27   Barriak

Iban Ayestak 2009ko irailean egindako landa-lan bat izango da film luzearen abiapuntua. Izan be, pare bat astez, bi artzainakaz batera ibili zan Errege Ardibidean barrena. Holan, bi mila buruko artalde bategaz abiatu ziran Erronkari aldeko bazkalekuetatik Errege Bardeara oinez joateko.

Milaka lagun izan dira Getxo Sea Weeken bigarren edizinoan

Bizkaie! 2011-06-27 18:17

Milaka lagun batu dira aurten Getxo Sea Week-GSW´11 bigarren ekimenaren inguruan, Udaleko arduradunek egindako balorazinoaren arabera. Bagilaren 20tik 26ra Getxoko Itsasoaren Asteak makina bat jarduera eskaini zituan, turismo, kultura eta kirolaren ingurukoak. Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, antolatutako dau ekitaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Un cuento chino

Karolina Almagia 2011-06-27 13:53   Zinema kritikak

Originala, dibertigarria, sakona eta soila aldi berean, Un cuento chino oso film gomendagarria da. Barriro be argentinarrek zelan egiten dan zinea erakutsi deuskue.

Donostia Europako Kultur Uriburu!!! Zorionak

Markues 2011-06-27 12:32   Begi betegarri

Abian dira UEUko 39. Udako Ikastaroak Eibarren, 'Udako ikastaroak murgildu' lemapean

Bizkaie! 2011-06-27 12:29   jardunaldiak

Gaur hasi dira UEUko 39. udako ikastaroak Eibarko Markeskoa Jauregian, Udako ikastaroak murgildu lemapean. Bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean, hogeita hamabost ikastaro eskainio ditue Eibarreko ikastetxe nagusian, Baionako IUT unibersidadean eta Iruñeako Jaso ikastolan.

XIX. Euskal Encounter party-informatiko erraldoiak barrikuntza nabarmenak dakarz

Bizkaie! 2011-06-27 11:37

XIX. Euskal Encounter, nazinoartean erreferentziazkoa dan partya garagarrilaren 22tik 25era egingo da Barakaldoko BECen eta 4.000 ordenagailu eta 6.000 bisitari baino gehiago alkartuko ditu 35.000 metro koadroko areto batean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jean-Baptiste 'Battittu' Coyos euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egin eban zapatuan Maulen

Bizkaie! 2011-06-27 11:32   Euskerea berbagai

Jean-Baptiste Battittu Coyos euskaltzain osoak sarrera ekitaldia egin eban zapatuan, hilaren 25ean, Mauleko Maule Baitha zinema-aretoan. Igazko zemendiaren 26an izentau eban euskaltzain oso Euskaltzaindiak. Michel Etchebest alkateak ondo etorria emon eutsien bertan ziranei, eta ostean Andres Urrutia euskaltzainburuak egin eban berba, biek euskarearen ofizialtasuna aldarrikatu eben.

»» Ikusi argazki guztiak (3)