Oñatiko herrigune historikoa, Kultura Ondare

Bizkaie! 2012-07-25 14:49   kulturbiz

Oñatiko herrigune historikoa Kultura Ondare izentau barri dabe, Monumentu Moltsoaren kategorian. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak egin dau izendapena, Kultura Sailak proponiduta. Herrigunea hazkunde-aldi bakotxean zein aldeta garatu dan hartu dabe kontuan.

Oñatiko herrigune historikoa Kultura Ondare izentau barri dabe, Monumentu Moltsoaren kategorian. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak egin dau izendapena, Kultura Sailak proponiduta. Herrigunea hazkunde-aldi bakotxean zein aldeta garatu dan hartu dabe kontuan; Kale Zaharra, Kale Barria, Atzeko Atea eta Santa Maria Plaza eta Santa Ana komentuen ingurua.

Oñatiko herrigunearen muga naturalak be kontuan izan dira, berbarako, erreken ubideak eta eraikuntzen atzealdeko inguruak eta parkeak, Lazarraga Jauregiko gune berdea eta Unibersidadeko mendebaldeko espazio publikoak bere bai. Herriguneak monumentu ugari ditu: jauregiak, eleizak, komentuak eta abar.

Eusko Jaurlaritzearen dekretuak herrigune historikoa osotzen daben elementu guztiak babesteko mailen eta neurrien inguruko zehaztasuna jaso dau; bai arkitektura, historia edo arte balioa daukien eraikin eta higiezinena, eta kale, plaza, parke edo patioena.

Oñati Gipuzkoako udalerririk zabalena da, 108,2 kilometro koadroko azalerea dauka. Euskal Herriko lehenengo unibersidadea bertan edegi zan, 1543. urtean. Gaur egungo herrigune historikoaren kokalekuaren jatorria zehaztea ez da posible. Dana dala, jatorrizko herriaren eta Gebara etxearen ganeko agiriek informazino apur bat emon dabe. Adituen arabera, jatorrizko herria XIII. mendean sortu zan.

XIII. mendearen amaieran, edo XIV. mendearen hasieran, zabalgunea eregi zan. Kale Barria eta Atzeko Kale egin ziran orduan. XV. mendean, San Miguel parrokian beste bi nabe gotiko egin ziran eta haren inguruan Sietevientos ingurunea osotu zan.

XVI. mendean Unibersidadea sortzeaz batera, merkataritzea eta eskulangintzea nabarmen garatu ziran. Herria hazi egin zan, eta beste espazio batzuk egituratu ziran. XIX. mendearen amaieran, Foru plaza eta Santa Maria sortu ziran. Eskema lineala da nagusi Kale Zahar, Kale Barri eta Atzeko Kaleen inguruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu