'Gartxot', Filmin webgunean ikusgai

Bizkaie! 2012-07-25 12:01   Barriak

Gartxot filma joandako zemendian estreinau zanetik milaka lagunek ikusi dabe zinema-aretoetan baina orain aukera barri bat dago filma ikusteko, Internetez, hain zuzen be, Filmin izeneko webgune homologatuaren bidez.

Gartxot filma joandako zemendian estreinau zanetik milaka lagunek ikusi dabe zinema-aretoetan baina orain aukera barri bat dago filma ikusteko, Internetez, hain zuzen be, Filmin izeneko webgune homologatuaren bidez. Filmin, filmak legez ikusteko leku segurua da, beraz, ez da bildurrik izan behar, jente serioa da, zinea maite dauena eta epe luzeko negozioa egin nahi dauena.

Filma ikusteak 2,95 balio dau eta 72 orduko epea dago ikusteko. Gartxot proiekturako oso lagungarria da zuk Filminen pelikulea alokatzea, ikusle kopurua handitu ahala filman egindako inbersinoa berreskuratzen laguntzen deuskuzulako.


Hemen azalpenak, inoiz holako webgune bat erabili ez badozu:

0- Sartu webgunean: www.filmin.es
1- Filma ikusteko izena emon behar dozu lehenengo: registrar klikatuz.
2- Sartu, login klikatuz, e-posta edo ezizena eta pasahitza idatziz.
3- Bilatzailean (lupa), Gartxot idatzi.
4- Filma alokatu compra esta película klikatuz.
5- Kreditu txartela edo paypal klikatu, zenbakiak sartu eta ordaindu Enviar pago klikatuz.
6- Aceptar klikatuz (Erosketearen detailea helduko jatzu e-postara, gorde nahi badozu).
7- Filmaren bersinoa aukeratu, V.O. (euskeraz) V.O.S.E. (euskeraz + espainolezko azpitituluakaz).
8- Play klikatu, hirukitxoan. Beharrezkoa. Momentu horretan ikusle ofiziala bihurtuko zara (Filma ikusteko 72 orduko epea dago).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu