Edorta Cobreros katedraduna, 'Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria' agerkariko zuzendari barria

Bizkaie! 2012-07-30 15:22   kulturbiz

Edorta Cobreros Mendazona Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria agerkariaren zuzendari izentau barri dabe. Euskal Herriko Unibersidadeko Administrazio Zuzenbidearen katedraduna da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) argitaratzen dau aldizkaria.

Jose Manuel Castells Arteche EHUko Administrazio Zuzenbidean katedraduna izan da 27 urtez aldizkariko zuzendari, haren lekua hartuko dau Cobrerosek.

Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkaria Zuzenbide Publikoaren argitalpen espezializatua da. Barrikuntza prozesuan dabil gaur egun: Batzorde Aholkulari handia eratu dau, laster webgunea izango dau eta helbidea aldatuko da. Atari barrian orain arte argitaratutako eduki guztiak batuko ditue.

Izendapen hau ohore handia da. Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkariak orain arte izan dauen ospe mailea izango dauelakoan eta EHU haren oinarri nagusia izango dalakoan nago, adierazo dau Edorta Cobreros argitalpenaren zuzendari barriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu