Elhuyarrek bilatzaile eleaniztuna eta dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna garatu ditu

Bizkaie! 2012-07-25 16:43

Elhuyar-eko I+G unidadeko bi kidek, Maddalen Lopez de Lacalle eta Xabier Saralegik gaur aurkeztu dituen bi tresnek aukerea emoten dabe zientzia eta teknologiari buruzko edukiak hainbat hizkuntzatan bilatzeko. Horretarako erabilten dan teknologia Elhuyarrek garatutako eLEZKARI da, testu-bilduma eleaniztunak konsultetako bilaketa-sistemea hain zuzen be.

Egun, gero eta informazino gehiago daukagu konsultagai, hizkuntza batean baino gehiagotan. Horregaitik, gero eta garrantzitsuagoak dira bilatzaileak, erraztu egiten deuskuelako bila gabilzan hori topetako lana eta prozesua. Internet dogu horren erakusgarri, baina, Internetez harago, erakundeek gero eta behar handiagoa dabe barruko edo kanpo-informazinoan bilaketak egiteko edo informazinoa erlazionetako. Hain zuzen be, Elhuyar-eko I+G unidadeko bi kidek, Maddalen Lopez de Lacalle eta Xabier Saralegik gaur aurkeztu dituen bi tresnek aukerea emoten dabe zientzia eta teknologiari buruzko edukiak hainbat hizkuntzatan bilatzeko. Horretarako erabilten dan teknologia Elhuyarrek garatutako eLEZKARI da, testu-bilduma eleaniztunak konsultetako bilaketa-sistemea hain zuzen be. eLEZKARI Elhuyar Fundazinoaren I+G taldean hizkuntza arteko dokumentuen berreskurapen automatikoaren alorrean egiten dagoan jarduerearen emoitzea da.

Bilatzaile eleaniztunaren kasuan, zientzia eta teknologia alorreko albisteetarako hizkuntza arteko web-bilatzaile bat da, eta Interneten bilduma eleaniztunak konsultetako hizkuntza arteko bilatzaileen artean euskerea hartzen dauen lehenengoa da. Zientzia.net webgunean ezarrita dago, eta, konsulta bilatzailean euskeraz idatzita, erreferentziazko webguneetan bilaketeagaz lotutako euskerazko eta ingelesezko erantzunak emoten ditu, garrantziaren arabera sailkatuta.

Dokumentuen arteko lotura semantikoak emoten dituen sistemak badagoz merkatuan, baina horreetako gehienek ez dabe ezelako hizkuntza-prozesamendurik apliketan. Hau da, dokumentu bategaz zerikusia izan leiken beste dokumentu batzuk bilatzen dituen sistemak egon badagoz, baina ez dabe dokumentuaren hizkuntzea kontuan hartzen. Hori dala eta, euskerazko testuakaz oso emoitza eskasak emoten ditue. Testuinguru horretan garatu da Dokusare. Zerbitzu honi esker euskerazko edukiak webean hobeto antolatzeko aukerea izango da eta baita euskerazko edukiak erderazko webguneetan presentzia izateko aukerak ugaritu be. Holan, irakurten gagozan artikuluagaz zerikusia izan leikien beste artikulu batzuk gomendatuko deutsuz Dokusarek, erreferentziazko webguneetan topautako euskerazko, gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak itzuliko deutsuzalako.

Horrenbestez, zerbitzuok bi hutsune nagusi beteten ditue: alde batetik, euskerea hizkuntza arteko bilatzaile batean integretea, eta, beste alde batetik, zientziaren dibulgazinoan erreferenteak diran webguneak bakarrik batzen dituan hizkuntza arteko bilatzailea garatzea, ikasle, irakasle, kazetari zein erabiltzaile arruntentzat erabilgarria izan daitekeena.

Bi teknologia honeek interesgarriak izan daitekez informazino asko daben erakundeentzako: unibersidadeak, argitaletxeak, komunikabideak, etab. Izan be, teknologoa horreek erabilita, erabiltzaileari gure testuen edukia erlazionetako bide emongo deutsagu, eta beste hizkuntzetan dagoan informazinoagaz osotzeko aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu