Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete omenduko ditu
2011-01-26 17:24 sariak-autortzakEuskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau datorren barikuan, hilaren 28an, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan hasita, azken urtean hil diran Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete euskaltzainak omentzeko.
Euskerearen ahoskerea eta entonazinoa aztertuko ditue Prosodiaz eta Hezkuntzaz I. Jardunaldietan
2011-01-26 16:52 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 27an, eguerdiko 15:00etan, Bilboko Irakasleen Unibersidade Eskolan (Ramón y Cajal etorbidea 72, Bilbo), Prosodiaz eta Hezkuntzaz I. Jardunaldiak hasiko dira UPV/EHUko AHODIKER eta EUDIA taldeek antolatuta.
Amy Winehouse Bilbao BBK Live jaialdian izango da
2011-01-26 14:49 MusikeaJack Johnson, Chemical Brothers eta Crystal Castles taldeek be eskainiko ditue kontzertuak
Amy Winehouse 2011ko Bilbao BBK Live jaialdian izango da. Gaur egindako deialdian jaialdiaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, garagarrilaren 7tik 9ra bitartean egingo dan Bilbao BBK jaialdiaren seigarren edizinoan parte hartuko dau eta izen gehiago be iragarri ditue: Jack Johnson, Chemical Brothers eta Crystal Castles.
Rat-zinger bilbotarrak amorruz josita datoz
2011-01-26 14:46 MusikeaAnarko, Sucio Sistema, Nok, Zer Bizio! eta beste talde batzuetan ibilitako lagunak dagoz egun Rat-zinger taldean eta gaur Bilbon aurkeztu dabe amorruz betetako 14 kantuz osotutako lehenengo diskoa, igazko zezeilean eta martian Bilboko Koba estudioetan grabautakoa. Oinarrian disko rockeroa, kopla bakoa izan arren, boltaje handiko punk-rock-and-rolla egiten dabe.
Merioaren ibilbidea ezagutu dabe Durangaldeko 400 ikaslek
2011-01-26 13:14 kulturbizAsteon hasi ditue Durangaldeko ikastetxeek Merioaren ibilbidera bisitak. Danetara, 10-12 urte arteko 400 neska-mutikok bisitauko dabe ibilbidea eta Durangaldeak historian izan dauen antolaketa sozio-politikoa ezagutuko dabe. Modu horretan, aurrez irakurri daben Merioaren ipuineko pasarte asko hurretik bizi ahal izango ditue.
'The King's speech' filmak 12 izentapen jaso ditu Oscarretarako
2011-01-26 11:44 BarriakOscar sarien 83. edizinoaren sari banaketea zezeilaren 27an egingo dabe Los Angeleseko Kodak antzokian. James Franco eta Anne Hathaway izango dira aurkezleak eta 200 herrialdetan baino gehiagotan eskainiko dabe zuzenean telebista bidez.
Bertso Eguna 2011, 'Badatoz Kamaleoiak
2011-01-26 11:28 BertsolaritzeaHamabost bertsolari izango dira kantari Alaitz Rekondo eta Egoitz Aizpururen esanetara. Bertsolariak: Julio Soto, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Iker Zubeldia, Sustrai Colina, Xebastian Lizaso, Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes, Aitzol Barandiaran eta Igor Elortza.
Udal Bela Eskoleak eta Pakea Bizkaiak hitzarmena sinatu dabe kirol hau sustatzeko
2011-01-26 10:25Unai Basurkok adierazo dauenez, 'lortu behar dogu bela Getxon sartzea, nabigatzaile eta Getxoko bizilagun moduan, nire amesa da eta egunero egiten dot lan horren alde. Garrantzitsua da bela urte osoan egitea. Hemen urte osoan nabigatzeko baldintzak doguz. Eta helburu hori lortzeko Eskolea Getxoko bizilagun eta ume gehiagori zabaltzeko giltza da'.
Izen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko kanpainea abiarazo dabe Berrizen
2011-01-26 10:19 Euskerea berbagaiIzen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko, udaletxeko erregistro zibil edo epaitegira joan behar da eta, bertan, eskaera orria bete. Horregaz batera, honako agiriak be eroan beharko dira: Nortasun Agiriaren fotokopia, jaiotza-ziurtagiria, errolda ziurtagiria eta familia liburuaren fotokopia.
Harridurea eta kezka adierazo dabe hiru foru aldundietako kulturako diputaduek Patxi Lopezek euskerearei buruz esanikoen aurrean
2011-01-26 01:00 Euskerea berbagaiHarridurea eta kezka, ez dogulako ulertzen zelan erakutsi leiken lehendakari batek euskereagazkoo begirune falta hain nabarmena. Ez al daki euskerea dala euskaldun guztion hizkuntza eta gainera ofiziala? Ez al da konturatzen, euskerea dala gure gizarte kohesinorako tresna nagusietakoa? Ez al daki, euskerearen politizazino arriskua baztertu barik berak egin dauela euskerearen politizazinorik larriena?.
Alex de la Iglesiak Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidente kargua itxiko dau
2011-01-25 14:58 BarriakAlex de la Iglesiak, Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidenteak, Goya sarien banaketa ekitaldia egin eta gero dimitidu egingo dauela iragarri dau El Pais egunkarian egindako adierazpenetan. Atzo, urtarrilak 24, twitter-en iragarri ebanaren arabera, PSOE, PP eta CiU-k 'Sinde legearen' inguruan lortutako akordioak eragindako dimisinoa da.
Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil da
2011-01-25 14:49 Euskerea berbagaiVahan Sarkisian Erevanen (Armenian) sortu zan, 1954ko martiaren 12an. Filologia Zientzietan doktorea zan. Erevanen, Estaduko Unibersidadean, irakaslea zan, bai eta Filologia Erromaniko Katedraren zuzendaria be. Armeniera-euskerea Estudioen Saileko sortzaile eta irakaslea zan Sarkisian eta Araxes izeneko Armeniera-euskerea nazinoarteko aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria.
Bilboko Arriaga Antzokiak ia 175.000 ikusle izan zituan igaz
2011-01-25 14:19 kulturbizBilboko Arriaga Antzokiak emoitza oso positiboagaz zarratu dau 2010eko ekitaldia, eta publikoak antzokiari emoten deutson sostengua berretsi dau, arduradunek adierazo dabenez. 2010ean, ikusle kopuruak % 5 igon eban 2009. urtearen aldean, danetara 174.517 ikusle izan zituan eta, kopururik onena 2000tik hona, hain zuzen be.
Frank Gehry Sabino Arana Saria jasotera etorriko da Bilbora
2011-01-25 13:17 sariak-autortzakGuggenheim Bilbao Museoa diseinau eban Frank Gehry kanadar arkitektoa asteburu honetan izango da Bizkaiko uriburuan aurten XXII. aldia daben Sabino Arana Sarietako bat jasotzeko. Gehry Santa Monicatik (Kalifornia) abiatu eta, bidaia pribadu batean, Loiuko aireportura ailegauko da, zapatu iluntzean; biharamunean, domekan bertan, bueltauko da AEBetara, Sabino Arana Fundazinoak antolatuta Arriaga antzokian, eguerdiko 12:00etan, ospatuko dan kultur jaialdiaren ostean.
'Itsasoa artean, itsasoaren artea' erakusketea dago ikusgai Bilboko Itsas Museoan
2011-01-25 11:02 KultureaItsasoagaz lotutako bizitza islatu eben euskal artistak ditugu bertan nagusi: Arteta, Iturrino, Zubiaurre, Ucelay, Alberto Schommer, Agustín Ibarrola, Mari Puri Herrero eta Menchu Gal, besteak beste. Maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai.
'Umorez: generoa bertsolaritzan' jardunaldiak Bertsozale Alkarteko Genero batzordearen eskutik
2011-01-25 10:30 BertsolaritzeaBertsolaritza eta generoari jagokonez, egungo ekarpen nagusiak plazaratzeko, lau berbaldiz osotutako jardunaldiak antolatu ditue zezeilerako Bertsozale Alkartearen egoitzan, Umorez: generoa bertsolaritzan izenburupean.
BIlboko Udalak XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoan filmak aurkezteko epea zabaldu dau
2011-01-24 16:44 BarriakMaiatzaren 2tik 8ra bitarteko astean Bilbo zine fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro Fant bitarteko dala eta honezkero, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau; amaitu, barriz, martiaren 31n amaituko da.
Indarkeriaren amaiereak gauzak erraztuko deutsoz euskalgintzeari Patxi Lopezen esanetan
2011-01-24 14:56 Euskerea berbagaiBlanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak nabarmendu dau krisi garaian euskerea ez dala izango zorren kitatzailea, alor horretan murrizketarik ez dabela egingo adierazo guran. Euren helburua euskaldunen kopurua handitzea ez eze, euskerearen erabiltzaileena be handitzea da, Urgellek esan dauenez.
Wilko Johnson gitarrajoleagaz abiatuko da Music Legends zikloa
2011-01-24 14:26 MusikeaJohnson jn.a umoretsu eta pozik azaldu da Bilbon, gauean amesgaizto bildurgarri batek aztoratu baina errealidadeagaz topo egin dauenean sano pozik. Bilbo nazinoarteko plaza bihurtuta topau dauela autortu ostean, Music Legends zikloa ideia zuhurra begitandu jakola jakinarazo dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...