Joxe Azurmendirentzat aurtengo Eusko Ikaskuntza Saria
2012-06-06 18:48 sariak-autortzakJoxe Azurmendi Otaegi idazle eta pentsalariari emon deutsie Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria. Azurmendi EHUko Filosofia eta Zientzietako fakultadeko katedraduna da. Ibilbide osoari autortzea egiten deutso sariak.
Joxe Azurmendi Otaegi idazle eta pentsalariari emon deutsie Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria. Azurmendi EHUko Filosofia eta Zientzietako fakultadeko katedraduna da. Ibilbide osoari autortzea egiten deutso sariak. Jose Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako presidentearen esanetan, hitzaren intelektual indartsua eta benetakoa da zegamarra, erreflexiboa eta konprometitua esentzian.
Eusko Ikaskuntzako buruaren arabera, gatxa da bere bizitzan idatzi eta egin dauen guztia laburtzea. Horrezaz gan, batzuetan deserosoa izan da, baina beti izan da argia adierazo dau Muñoak. Jakin-min unibersala dauka ganeratu dau.
20.000 euroko saria jasoko dau Azurmendik. Udagoienean egingo dabe sari-emote ekitaldia.
Joxe Azurmendi Zegaman jaio zan, 1941ean. 1971ean idatzi eban lehenenengo saikera liburua, Hizkuntza, etnia eta marxismoa, hain zuzen be. Joan dan astean aurkeztu eban bere lanik barriena, Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa.
Maria Bayok jaso eban igaz Eusko Ikaskuntza saria. Aurten hiru finalisten artean aho batez erabagi dabe Euskal Herriko zazpi unibersidadeetako errektoreek, Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Euskadiko Kutxako zuzendariak Jose Azurmendi saritzea, besteak beste, haren ibilbide akademikoagaitik, eta pentsalari eta saiogile lez egindako lan zabalagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!