'Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte' liburua aurkeztu dau EHUk

Bizkaie! 2012-06-08 11:48

Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte: erakunde publikoetako politika eta euskal lankidetza sistema liburuak hainbat alkartasun estrategia aztertu eta proponiduten ditu. Koldo Unceta EHUko irakasle eta Hegoa Institutuko kideak koordinau dau ikerketea.

Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte: erakunde publikoetako politika eta euskal lankidetza sistema liburuak hainbat alkartasun estrategia aztertu eta proponiduten ditu. Egileak erakundeek egindako ekarpenen alde egon arren, egoerea ekonomikoagaz menpekotasun txikiagoa behar dabela uste dabe.

Koldo Unceta EHUren Ekonomia Aplikatuko Saileko irakasle eta Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko kideak koordinau dau ikerketea.

Gaur egungo finantza-egoerea kontuan hartuta, azterlenak garrantzi berezia dauka, izan be autonomia erkidegoek eta udalek garapenerako lankidetzan eta nazinoarteko alkartasun politiketan orain arte izandako zereginaren ganeko gogoetea egiten dabilz. Erakundeen ekarpenen alde agertu dira azterketearen egileak, baina kooperazino eraginkorrago izan daiten, finantza-egoereak eragin txikiagoa euki beharko leuke, menpekotasun txikiagoa, hain zuzen be, gizarteko dinamikei lotuagoa.

Koldo Uncetak zuzendu dau Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte, Iratxe Amiano, Jorge Gutiérrez, Irati Labaien, María José Martínez, Eduardo Malagón, Michel Sabalza, Unai Villena eta Idoye Zabala EHU eta Hegoa Institutuko irakasle eta ikertzaileen parte-hartzeagaz.

EAEko erakunde garrantzitsuenek bultzatutako 300 agiri eta ia 7.000 proiektu eta esku-hartze aztertu ditue. Garapenerako EAEko sistemearen ahultasun eta sendotasunak landu ditue, eta sistema hori sortu zanetik erakundeek izandako papela aztertu dabe; ipinitako helburuen koherentzia, euskal gizartearen berezitasunei eta gaitasunei egokitutako estrategiak, taldeen arteko koordinazinoa edo garapenerako agenteen eta gizartearen arteko harremonak, esaterako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu