Politikea eta komunikazinoari buruzko topaketak egingo ditue Bilbon, bagilaren 14tik 16ra

Bizkaie! 2012-06-07 15:24

Komunikazino Politikoari buruzko Nazinoarteko II. Topaketeak komunikazino politikoaren gaur eguneko gai eta joera garrantzitsuenak aztertuko ditu Bilbon, bagilaren 14tik 16ra bitartean.

Komunikazino Politikoari buruzko Nazinoarteko II. Topaketeak komunikazino politikoaren gaur eguneko gai eta joera garrantzitsuenak aztertuko ditu Bilbon, bagilaren 14tik 16ra bitartean. ACOP Komunikazino Politikoa Alkarteak antolatu dau batzarra.

Hogei bat txosten eta lantegi egingo ditue Bilboko Alondigan komunikazinoaren eta politikearen arloko adituek hiru egunetan. Besteak beste, ondoko profesionalek hartuko dabe parte: Stanley Greenberg (Bill Clinton, Tony Blair eta Nelson Mandelaren aholkularia), Michael Gazzaniga (adimena ikertzeko SAGE zentroaren zuzendaria), Evgeny Morozov (The Net Delusion: The Dark Side of Internet Freedom liburuaren egilea), Christian Salmon (Storytelling, la machine à fabriquer des histoires et à formater les esprits liburuaren egilea) eta Judith Torrea (Mexikoko Ciudad Juarezen narkotrafikoaren inguruan ikertzen dabilen kazetaria).

Gaur egun eztabaidagai diran gaiak jorratuko ditue, tartean, eretxi publikoaren garrantzia komunikazino politikoaren diskursoetan eta estrategietan, sare sozialek une gatazkatsuetan daben eragina, kazetaritza ekintzailearen erronkak, neuropolitikea eta storytellinga, komunikazino politikoa Open Government dalakoaren barruan eta hauteskundeetako komunikazinoaren joera barriak.

Berbaldiez aparte, sei tailer izango dira Alondigan. Bideo politikoak, komunikazinoa krisi egoeretan, negoziazinoa, media-traininga, eztabaidea eta oratoria landuko ditue lantegietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu