Euskal nazionalismoaren ikurrei buruzko lehenengo hiztegia aurkeztu dabe Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-06 15:53   kulturbiz

Zelan esan gure herriari? Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, País Vasco-Navarro, Pays Basque, Provincias Vascongadas... Ez da erraza itaun sinple horri erantzun bakarra emotea. Gogoeta horregaz hasi dau Diccionario ilustrado de símbolos del nacionalismo vasco (Tecnos) liburuaren aurkezpena Karmelo Garitaonaindia EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak.

Zelan esan gure herriari? Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, País Vasco-Navarro, Pays Basque, Provincias Vascongadas... Ez da erraza itaun sinple horri erantzun bakarra emotea. Gogoeta horregaz hasi dau Diccionario ilustrado de símbolos del nacionalismo vasco (Tecnos) liburuaren aurkezpena Karmelo Garitaonaindia EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak.

Ikurrina, Gernika, lauburua, Aberri eguna, Gudari eguna... makina bat sinbolo ditu euskal nazinalismoak, horreen guzti horreen ganeko azterketea da Jesús Casquete, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta Ludger Mees EHUko irakasleek koordinautako hiztegi barria.

Liburu aitzindaria da ikuspegiari jagokonez, Santiago de Pablok aurkezpenean nabarmendu dauenez: Ez dago mundua ezaugarri honeek dituan beste hiztegirik, nazionalismoa edo beste mobimentu baten sinboloak aztertzen dituana. Nazionalismoa ideologiaren arloan ikertu da orain arte, baina uniberso sinbolikoaren osogaien azterketeak gero eta garrantzi handiagoa dauka. Danetara, 50 berba jorratu ditue, tartean lekuak, armarriak, ereserkiak, personaia ospetsuak, goiburuak, burrukaldiak eta abar.

Ikertzaileek sei urte emon ditue hiztegia atontzen. Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Nazionalismoaren Artxiboa eta Santxo Jakintsua Fundazinoko Euskal Euskal Kulturearen Dokumentazino Zentroa izan dira, batez be, lantaldearen iturri garrantzitsuenak. Agiriak, liburuak, argazkiak, aldizkariak, egunkariak, kartelak, filmak, pegatinak... hamaika material aztertu ditue urteotan.

Hiztegiko sinboloen artean gehien aitatzen dana Sabino Arana Goiri EAJ alderdiaren sortzailea da, eta haren ostean, Jose Antonio Agirre lehenengo lehendakaria. Euskal nazionalismoaren sinbolo garrantzitsuneak sortu zituan Aranak, ikurriñea, Euzkadi kontzeptua eta Eusko Abendaren Ereserkia. Horregaitik agiri da hainbestetan, azaldu dau Jose Luis de la Granjak.

Badira sinbolo batzuk danek onartutakoak, abertzale izan edo ez, ikurriñea, berbarako. Baina, badira beste batzuk, erabiltzailearen arabera esangura desbardina dabenak, Gernika, euskerea edo Euskadi berbea, esaterako. Sinboloek ez dabe esanahi bakarra, sarritan esanahiaren inguruan burrukea dago. Azken baten, podere burrukea izaten da. Egoera historiko eta politikoak eragin handia dauka, adierazo dau Ludger Meesek. Ikur batzuk euskal nazionalismoko talde guztien oneretxia dauke, beste batzuk, barriz, ez.

Onarpen zabalena daukan sinboloa ikurrina da, egileen euren eritxiz. Agirre lehendakariak be nazionalismoko sektore guztien onarpena eta errespetua dauka. Jesus Casquetek hirugarren ikurra azpimarratu dau: Agur Jaunak abestia. Ez dauka ikurriñak edo Agirren besteko hedapena, akaso, baina ezker zein eskumako politikariak agurtzeko erabili izan da, berbarako, Franco, Hitler edo Dolores Ibarruri, argitu dau Casquetek.

Koordinatzaileekaz batera, ondoko ikertzaileek hartu dabe parte hiztegian: Leyre Arrieta Alberdi, Álvaro Baraibar Etxeberria, Iñaki Iriarte López, Virginia López de Maturana, Xosé M. Nüñez Seixas, Maitane Ostolaza, Corio Rubio Pobes eta José María Tápiz. Diziplinarteko lana da, izan be egileen artean soziologoak, historialariak eta Zientzia Politikoetako adituak dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu