Egunkari digitalak eta gizarte sareak dira webgune bisitatuenak EAEn

Bizkaie! 2012-06-06 18:23

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) normalean interneten dabilzan personek lehenengo eta behin komunikabideetara joten dabe, eta ondoren gizarte sareetara, posta elektronikora, instituzinoen orrietara, bankuetara eta aisia eta bidaiakaz lotutako helbideetara, Eustaten 2012. urteko datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) normalean interneten dabilzan personek lehenengo eta behin komunikabideetara joten dabe, eta ondoren gizarte sareetara, posta elektronikora, instituzinoen orrietara, bankuetara eta aisia eta bidaiakaz lotutako helbideetara, Eustaten 2012. urteko datuen arabera.

Webgune bisitatuena 2012an elcorreodigital.com da, internet erabiltzaileen artean % 9,4k joten dauelako bertara, 166.500 aitamen guztira. Zerrendan bigarren, 2011n baino bi postu gorago, facebook.com gizarte-sarea agiri da, 155.600 bisita eta % 8,8gaz. Hirugarren, 152.700 aitamenakaz eta % 8,6gaz hotmail.com dago, 2011n lider izan ondoren.

Era berean, komunikabide gehienek aurrera egin dabe aurten, 2011ko aldi beraren aldean: diariovasco.com (erabiltzaileen % 6,5), marca.es (% 4,5), elpais.com (% 2,8), gara.net (% 2,1) eta deia.es (% 1,4).

tuenti.com gizarte sarea bosgarren postuan sendotu da, 84.700 aitamen eta kuotaren % 4,8gaz. youtube.com zazpigarren dago, 72.600 sarreragaz, 2011ko aldi berean baino 35.000 bisita gehiago. google.com, bilatzaile izateaz gan, webgune bisitatuenen artean daago, 38 postu gorago, 12. kokatuz.

Bestalde, webgune bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak dagoz oraindino: kutxa.net, bisiten % 3gaz, bederatzigarren da; eta ondoren dagoz cajalaboral.es (% 1,2) eta bbk.es (% 1).

Eusko Jaurlaritzaren webgunea, euskadi.net, aitamenen % 1,9 eta 34.100 bisita ditu, 15. kokatuz zerrendan. Lehen 50 postuetan sendotu egin dira euskal administrazinoagaz lotutako orriak, esaterako, gipuzkoa.net, bizkaia.net, alava.net eta osakidetza-svs.org.

Google da EAEko internet erabiltzaileen bilatzaile gogokoena, eta ganerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen % 96,6k, hau da, 15 urte eta gehiagoko 1.079.000 internautak baino gehiagok, Google dabe erreferentzia, % 1,8k Yahoo eta % 1,6k besteren bat. Google-n erabiltzaileak, 2012an, lehen baino 16.000 pasa gehiago dira.


Ume eta gazteak

Informazino eta komunikazinoaren teknologia barrien ezarpena 6 eta 14 urte arteko biztanleen artean oso altua da. Holan umeen % 92,9k ordenagailua dauka etxean, eta 15 urte eta gehiagoko biztanleen artean % 71,8k.

Era berean, 152.000 ume baino gehiagok (% 88,8) internet dabe etxean, hau da, 2011ko aldi berean baino 2,8 puntu gehiago.

Azken hiru hiletan, 6 eta 14 urte arteko biztanleen % 66,2k (113.400 personak) internet erabili dabe, eta 14 urtetik gorakoen artean % 57,6k.

Adin txikiko internautek aisiagaz lotutako helbideetara joten dabe gehienbat (% 72,2), eta ondoren posta elektronikora (% 55,6), liburutegi eta dokumentazinora (% 54,4), txat eta alkarrizketetara (% 51,3).


Uriburuak

EAEko uriburuen artean, Donostia da internauten portzentajerik handiena dauena, 15 urte eta gehiagoko pertsonen % 62,1egaz. Gasteizen % 59,3 dira eta Bilbon % 54,2.

Internet erabiltzaile gizonezkoak emakumeak baino gehiago dira, eta EAEko hiru uriburuetan Bilbon da genero-alderik handiena (% 9,1): gizonen arteko % 59,2 eta emakumeen arteko % 50,1. Donostian % 7,7koa da aldea: gizonen % 66,2 eta emakumeen % 58,5. Gasteizen txikiagoa da aldea (% 6,7): gizonen % 62,7 eta emakumeen % 56.

Eskualdeka, Bizkaian Plentzia-Mungia (% 61,3), Gipuzkoan Urola-Kosta (% 62,8) eta Araban Lautada (% 59,3) dira internautarik gehieneko eskualdeak; gitxien dituenak, barriz, Deba-Barrena (% 57,6) Gipuzkoan, Gernika-Bermeo (% 52,4) Bizkaian eta Mendialdea (% 48,5) Araban.

EAE osoan Urola-Kostak -Gipuzkoan- dauka internauten portzentajerik handiena (% 62,8), eta kontrako aldean, portzentajerik txikiena (% 48,5), Arabako mendialdean dago.

Azkenik, Gipuzkoan dago eskualdeen arteko orekarik handiena, eta alderik handienak, ostera, Araban. Arabako mendialdean internautak % 48,5 dira, Lautadan (% 59,3) baino 10,8 puntu gitxiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu