Igantzi, Oñati, Getaria, Ondarroa eta Mañaria Uemako kide izango dira

Bizkaie! 2012-06-07 14:30

Ondarroak, Mañariak, Oñatik, Getariak eta Igantzik bat egingo dabe Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeagaz (Uema) datorren zapatuan, hilaren 9an, Goizuetan ospatuko dan Uema Egunean.

Ondarroak, Mañariak, Oñatik, Getariak eta Igantzik bat egingo dabe Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeagaz (Uema) datorren zapatuan, hilaren 9an, Goizuetan ospatuko dan Uema Egunean. Bost herri gehiago, 24.000 herritar gehiago, danon artean indar handiagoa eta aitzindari lana hobeto egiteko, euskal hiztunon eskubideen alde, esan dau Maren Belastegik, Uemako presidenteak.

Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari lelopean antolatu dabe zapatuko hitzordua Goizuetan. Nafarroan egiteak badauka herrialde horretako euskal hiztunen egoereagaz zerikusia, izan be, Belastegik salatu dau Nafarroa hiru eremutan zatitzen dauen legeak ez dituala herritar guztien hizkuntza eskubideak onartzen, eta eskubide horreek autortzen diranean be, herritarrek arazoak dituela euren eguneroko bizitzan eskubide horreek gauzatzeko.

Uemako presidenteak nahitaezkotzat jo dau mankomunidadearen jarduerak zehaztea; azken aldian Uema zerbitzu enpresatzat hartu dabe udal askok, Uemako teknikariek, batez be, udaletako euskara planak eta horreen jarraipena egiten ibili diralako. Helburua, barriz, hizkuntza eskubideak aldarrikatu, eta eskubide horreek lortzeko lanean aitzindari izan behar dogu.

Goizuetako zinegotzi eta Nafarroako Iparraldeko Euskera Mankomunidadeko presidente Alaitz Eskuderok herritar guztiei dei egin deutse etziko jai egunean parte hartu deien eta Nafarroan dagozan traba edo eragozpenen gainetik, euskeraz biziteko apustua egin deien.

Batzarragaz hasiko da zapatuan Uema Eguna baina egunean zehar makinatxu bat ekitaldi izango dira: 11:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak; 11:30ean, herriko etxeak ezagutzeko ibilaldia; eta 13:30ean, eguneko ekitaldi nagusia. 14:30ean, herri bazkaria egingo dabe, 16:00etatik aurrera, umeentzako jokoak izango dira barriro, eta 19:00etan dantzaldia. Gauez, barriz, kontzertua izango da gaztetxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu