Verdiren 'La Traviata' opereak hasiko dau OLBE-ABAOren hurrengo denporaldia
2012-06-06 12:18 MusikeaOLBE-ABAO Operearen Lagunen Bilboko Alkarteak 2012-2013ko denporaldia aurkeztu dau. Danetara, zazpi lan eskainiko ditue, alkartearen 60. urteurrenean. Giuseppe Verdiren La Traviata behar ezagunagaz estreinauko dabe egitaraua, irailaren 29an.
OLBE-ABAO Operearen Lagunen Bilboko Alkarteak 2012-2013ko denporaldia aurkeztu dau. Danetara, zazpi lan eskainiko ditue, alkartearen 60. urteurrenean. Giuseppe Verdiren La Traviata behar ezagunagaz estreinauko dabe egitaraua, irailaren 29an. Datorren denporaldiko aurrekontua 9,3 miloe eurokoa da, 2008an baino miloe bi gitxiago.
Ciacomo Pucciniren La Bohème lanak itxiko dau denporaldia, eta tartean Pucciniren Tosca eta Gaetano Donizettiren Maria Stuarda, Verdiren Un giorno di regno, ossia il finto Stanislao eta Les vêpres siciliennes eta Karol Szymanowskiren Król Roger operak eskainiko ditue. Szymanowskiren lana, ganera, lehenengo aldiz ikusiko dogu Bilbon, OLBE-ABAO eta Poznango Teatr Wielkik produkzinori esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!