Philiph Roth nobelagilea, 2012ko Letren Asturiasko Printzea saridun

Bizkaie! 2012-06-07 11:09   sariak-autortzak

Philip Roth AEBetako nobelagileak irabazi dau 2012ko Letren Asturiasko Printzea Saria. Haruki Murakami idazle japoniar ezaguna izan dau lehiakide azkenengo itzulian.

Philip Roth AEBetako nobelagileak irabazi dau 2012ko Letren Asturiasko Printzea Saria. Haruki Murakami idazle japoniar ezaguna izan dau lehiakide azkenengo itzulian.

Nawarke urian jaio zan Roth, 1933an. Familia, jatorriz, ukrainiarra eta judua zan. Aditu askoren eritxiz, azkenengo 25 urteotako AEBetako idazlerik garrantzitsuenetakoa da. Nobelak idatzi ditu batez be, baina ipuinak eta saiakerak be argitaratu ditu. Eleberrien artean, ezagunenak Goodbye, Columbus (1959), Portnoy's Complaint (1969), American Pastoral (1997), I Married a Communist (1998), The Human Stain (2000) eta Nemesis (2010).

Makina ugari jaso ditu urteotan bai AEBetan bai Europan, besteak beste, National Book Critics Circle Award, Faulkner Award, National Book Award, Pulitzer saria, Nabokov saria eta Man Booker International Prize. The Library of America izenekoa bere obra guztia argitaratzen dabil; onespen hori lortzen dauen bizirik dagoan lehenengo idazlea.

Aurtengo Letren Asturiasko Printzea Sariak 11 herrialdetako 24 hautagai zituan, besteak beste Alice Munro, Cees Noteboom, Antonio Lobo Antunes, Jonathan Franzen, Dominique Lapierre, Yan Lianke, Rodrigo Rey Rosa, John Banville eta Antonio Gala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu