Bilboko Alondigeak zuzeneko musikearen azken 40 urteak gogora ekarriko ditu Live Music Experience erakusketeagaz
2012-06-07 12:55 MusikeaErakusketeagaz batera, jarduera ugari izango dira uda osoan zehar, besteak beste, musika-tailerrak, zine dokumentalaren zikloa, berbaldiak eta kontzertuak. Gaur, bagilak 7, Audience taldeak inaugurazino-kontzertua eskainiko dau, 21:30etan. Sarrerea doban izango da.
Udea musikearen urtaro nagusia da. Madril eta Bartzelonatik, Sonisphere eta Primavera Sound-ek dagoeneko jo ditue Rock in Rio edo Viña Rock-en denporaldi barriko lehen akordeak; hitzordu horreek ezinbestekoak dira rocka maite dabenentzat. Gurean, Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival eta Donostiako eta Vitoria Gasteizko Jazzaldiak hitzordu gero eta handiagoak dira, tokiko, estaduko eta nazinoarteko musika-panoramako izar ukaezinakaz. Aurten, Bilboko Alondigea udako musikearen programazinoan sartuko da.
Erakusketea baino gehiago, Live Music Experience aukera bat da rock, soul, hip hop, metal, uriko musika, reggae eta Estadu osoan azken 40 urtetako historia markau daben bestelako musika-diziplinen onena gogora ekarteko. Gainera, erakusketearen edukirik handiena Bilbo eta Euskadiri oro har eskainiko jake.
Bagilaren 7tik irailaren 2ra, 1.200 metro koadrotik gorako erakusketan, Live Music Experience-k lehen aldiz proposatuko dau zuzeneko musika-une nabarmenenen inguruko ibilbidea eta musikearen esperientzia bizitea izan danaren, egun danaren eta izango danaren bizipena; hau da, materialak, bidaiak, instrumentuak, sarrerak, biniloak, ikus-entzunezkoak, abestiak, kamisetak, estadioak, aretoak, e.a.
Erakusketea Bilboko Alondigako -2. solairuan dago. Hasteko, Gay Mercader ekarriko da gogora, musika-sustatzailea. Horrezaz gan, musikazale fetixistarenaren gitarra eta sarrera bildumak eta bitrinako bestelako objektu duinak dagoz ikusgai. Era berean, lau eremu espezifiko 70, 80, 90 eta XXI. mendeko lehen hamarkadako musikeari eskainiko jakoz, hurranez hurran.
Live Music Experience erakusketeari esker, publikoak aukerea izango dau rock izar baten azalean sartzeko edo zuzeneko musikearen magia biziteko kontzertu mitikoan… Musikea entzuteko, abesteko edo edozein erako konsultak egiteko aukerea be izango da erakusketa interaktibo honetan, erakusketearen helburuak baitira publikoa hurreratzea espainiar Estaduko gizartearen ordezko historia batera herri musikearen historiako 40 urteko ibilbidearen bitartez eta zuzeneko musika industriaren funtzionamendua ezagutarazotea, musikearen inguruko informazinoa zabaltzeko modu barriak bilatzeagaz batera.
Live Music Experience erakusketearen komisarioa Patricia Godes izango da, kazetaria eta musika-kritikaria. Erakusketea Bilboko Alondigeak, Zorrozua y Asociados eta Last Tour International-ek batera produzidu dabe. Tokiko eremuko komisarioa, barriz, Roberto Moso musikaria, kazetaria eta musika-kritikaria da.
Erakusketara sartzeko sarrerea 3 eurokoa izango da, euro 2 hó txartelagaz. Gainera, garagarrilaren 9tik 22ra, sarrerea 2 eurokoa izango da Bilbao BBK Live 2012 txartela dauen edonorentzat.
Erakusketeagaz batera egingo diran jarduerak
Kontzertuak
• Inaugurazinoa: Audience
Eguna: eguena, bagilak 7
Ordua: 21:30
Lekua: Kulturen Ataria
Prezioa: doban
• MusikaTxikia, umeentzako kontzertua. Ruso, Le Noise, Planetaletay Santi Delgado eta RunawayLovers
Eguna: bagilak 23
Ordua: 13:00
Lekua: Kulturen ataria
Prezioa: doban
• Bilbao BBK Live – Russian Red
Eguna: garagarrilak 12
Ordua: 13:30
Lekua: Kulturen ataria
Prezioa: doban
• Bilbao BBK Live – Eli Paperboy Reed
Eguna, garagarrilak 13
Ordua: 13:30
Lekua: Kulturen ataria
Prezioa: doban
• Bilbao BBK Live – (taldea zehaztu barik)
Eguna: garagarrilak 14
Ordua: 13:30
Lekua: Kulturen ataria
Prezioa: doban
Berbaldiak
Roberto Moso eta Gotzon Hermosillaren koordinazinopean, hitzaldien bidez kontzertuen bilakaerea eta izandako aldaketak errepasauko dira, eta atentzino berezia eskainiko jako Euskal Herriko zuzeneko musikearen historiari; hau da, 70eko hamarkadatik 2010era bitartekoari.
• Presentación de fotografía musical en los 80
Eguna: bagilak 25
Ordua: 20:00
Lekua: Kulturen Ataria
Prezioa: doban
Hizkuntzea: gaztelaniaz
Hitzaldi edegia, Mariví Ibarrolaren eskutik
• EuskalHerria eta musika. 40 urtez jo eta ke
Eguna: bagilak 27
Ordua: 19:30
Lekua: Erakusketa-aretoa
Prezioa: doban
Hizkuntzea: euskeraz
Parte-hartzaileak: Ruper Ordorika eta Josu Zabala, Gotzon Hermosillak koordinauta.
• Bilbao eta musika
Eguna: bagilak 28
Ordua: 19:30
Lekua: Erakusketa-aretoa
Prezioa: doban
Hizkuntzea: gaztelaniaz
Parte-hartzaileak: Álvaro Heras, Elena López eta Andrés Portero, Roberto Mosok koordinauta.
Tailerrak
Practice your music
Eguna: astelehena, bagilak 18; garagarrilak 12 eta 13 (Bilbao BBK Live); garagarrilak 25; abuztuak 8.
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Lekua: Erakusketa-aretoa
Prezioa: erakusketarako sarrerea
Hartzaileak: publiko-mota guztia.
Balea Musikak orain gitxi egindako software interaktiboaren bitartez, musika-tresna desbardinak joten ikas daiteke. Tailerretan, parte hartzeko lan interaktiboa egingo da (personak taldekoak balira lez), Balea Musikak sortutako softwarean oinarrituta.
Ziklo dokumentala
Eguna: bagilak 12 eta 13
Orduak: 18:00, 20:00 eta 21:45
Lekua: Golem Alhóndiga zinemak (1. aretoa)
Prezioa: 4€ / 3€ hó txartelagaz
Gaztea Live (Eitbk lagunduta)
Eguna: bagileko, garagarrileko eta abuztuko martitzenak (tokiko taldeak) eta eguenak (nazinoarteko taldeak).
Lekua: Erakusketa-aretoa
Prezioa: doban
Euskal musikearen historiako kontzertu historiko adierazgarrienen ikus-entzunezko aukeraketa eta nazinoarteko proposamen iradokitzaileenak. Tokiko taldeen kontzertuak (Hertzainak taldearen agurra, La Polla Records, Ruper Ordorika edo Eskorbuto), kanpokoenak (U2, The Rolling Stones) eta Azkena eta Bilbao BBK Live-ko “star” taldeak.
Bisita gidatuak
Eguazten eta barikuetan, bisita gidatuak izango dira, erakusketarako sarrereagaz batera. Bagilean, 18:00etan gaztelaniaz izango dira eta 19:00etan, euskeraz; garagarrilean eta abuztuan, barriz, 19:00etan gaztelaniaz eta 20:00etan, euskeraz.
Radio 3 zuzenean
- Bagilak 11, Disco Grande
- Garagarrilak 13 (BBK Live-ren emonkizunagaz batera), Hoy empieza todo
Disparos en directo, Marivi Ibarrolaren argazki-erakusketea
80ko hamarkadan eszenatokiak animau zituen estaduko eta nazinoarteko kontzertuen inguruko 80 argazki egongo dira ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!