Film laburrik onenak Bilbon bagilaren 6tik 11ra egingo dan X. Caostican

Bizkaie! 2012-06-06 12:52   Barriak

Danetara, 40 lan ikusi ahal izango dira aurtengo Caostican. Gaur, hilak, 6, gaueko 22:00etatik aurrera, haize zabalean izango dira proiekzinoak Arrupe pasabidearen azpian. Hamar film ikusteko aukerea izango da, besteak beste, Shes's lost control, Haritz Zubillagarena, Desastre(S), Ivan Cortazarrena eta Rebel Scum, Gotzon Aurrekoetxearena.

Joandako maiatzaren 31n egindako Best of Caostica, Caosticaren aurreko bederatzi edizinoetako film onenen proiekzinoaren ondoren, X. Caostica, Bilboko Film Laburren Jaialdia bagilaren 6tik 11ra bitartean izango da. Danetara, 40 lan ikusi ahal izango dira aurten. Gaur, hilak, 6, gaueko 22:00etatik aurrera, haize zabalean izango dira proiekzinoak Arrupe pasabidearen azpian. Hamar film ikusteko aukerea izango da, besteak beste, Shes's lost control, Haritz Zubillagarena, Desastre(S), Ivan Cortazarrena eta Rebel Scum, Gotzon Aurrekoetxearena.

Egitaraugaz jarraituz, bagilaren 7an, Martzana moilan izango dira proiekzinoak. Gaueko 22:00etan hasita, bederatzi lan ikusteko aukerea egongo da, tartean Aritz Moreno zinegilearen Bucle lan saritua.

Caostica 2012ko egun handia, barriz, bagilaren 9a, zapatua izango da: Bizarro Eguna, hain zuzen be. Egun osoan hamahiru film labur proiektauko ditue, tartean, Nontzefilmak film laburren lehiaketearen aurtengo edizinoan sarituak izan ziran Ramon Frias madrildarraren Intruso eta Nacho Rodriguez bartzelonarraren A Paedophile animazinoko lana.

Aurtengo edizinoan, Barbara Goenaga, Borja Cobeaga, Kepa Sojo, Maribel Sala eta Sam Ortík osotzen dabe epaimahaia.

Datorren astelehenean, barriz, bagilaren 11n, lan sarituak iragarri eta proiektauko ditue EHUk Abandoibarran dauen paraninfoan, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu