Ray Bradbury idazlea hil da
2012-06-07 11:58 KultureaThe Martian chronicles eta Fahrenheit 451 liburuen egile Ray Bradbury hil egin da, 91 urte zituala, AEBetako Los Angeles urian. Zientzia fikzinozko inoizko egile handienetakoa izan da adituen ustez.
The Martian chronicles eta Fahrenheit 451 liburuen egile Ray Bradbury hil egin da, 91 urte zituala, AEBetako Los Angeles urian.
Zientzia fikzinozko egile handienetakoa izan da adituen ustez, nahiz eta berak literatura fantastikoa idazten ebala nabarmendu. Umetatik zituan gogoko misteriozko eta bildurrezko liburuak, Edgar Allan Poe, Jules Verne eta Edgar Rice Burroughs idazleen lanak, berbarako.
1950ean egin zan ezagun, The Martian Chronicles ipuin bildumeari esker. Baina handik hiru urtera kaleratutako Fahrenheit 451 nobeleak emon eutson ospea. Montag izeneko suhiltzailea da istorioko protagonistea. Gobernuak agindutako liburuak erretea da bere lana, liburuok sano arriskutsuak dira agintarien eritxiz, izan be herritarrak zoriontsuak izatea galarazoten dabe.
François Truffaut zuzendariak pelikulea egin eban 1966an. Euskeraz be irakurri daiteke liburua; Txalapartak 2010ean argitaratu eban, Nagore Tolosak itzulita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!