Euskaltzaindia 'Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena' jardunaldian izango da

Bizkaie! 2012-06-06 18:51   Euskerea berbagai

Bagilaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolatuta, Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena izeneko jardunaldia egingo da Burlatan, Udal Parkeko Jauregian.

Bagilaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolatuta, Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena izeneko jardunaldia egingo da Burlatan, Udal Parkeko Jauregian. Jardunaldiak helburu bikotxa izango dau: batetik, funtsak batu eta horreen tratamendua egiten daben erakunde eta alkarteak batzea; eta bestetik, hartu-emonak edo alkarlana garatzeko bideak jorratzea. Euskaltzaindiak be parte hartuko dau, eta egitasmo bi aurkeztuko ditu: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) eta Ahozko Tradizinoko Hizkeren Corpusa (ATHC).

Akademiaren agerraldia 9:45ean izango da, hasierako agurraren ostean. Euskaltzaindiaren ordezkariak ondokoak izango dira: Adolfo Arejita aitatu bi egitasmoetako zuzendari akademikoa, eta Amaia Jauregizar eta Aritz Abaroa, EHHA eta ATHC egitasmoetako teknikariak, hurranez hurran.

Euskaltzaindiagaz batera, ondokoek be parte hartuko dabe: Nafarroako Unibersidade Publikoak, Badihardugu Euskera Alkarteak, Labayru Ikastegiak eta Bertsozale Elkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu