'Nestor Basterretxearen Gernika': Gernikako Euskal Herria Museoan ikusgai

Bizkaie! 2009-04-08 15:39   Kulturea

Bizkaiko artistearen lanak apirilaren 8tik abuztuaren 31ra egongo dira ikusgai eta, danetara, 8 akriliko eta 2 eskultura aukeratu ditue okasinorako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Begihandi entsaladea, kipula konpota eta zitrikoen ozpin-orioa

Fran Vazquez Jauregibarria Jatetxeko Sukaldeburua 2009-04-08 13:01   Jan edanak

Urte osoan zehar jateko aproposak diran arren, urteko sasoi honetan hasi eta uda osoan jaten doguz gustorago entsalada freskagarriak. Hona hemen behin probau ezkero, baztertuko ez dozuen errezeta bat.

Aurten lehenengoz EHGAMek 'Madelon Sariak' Literatura Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2009-04-08 11:40   Kulturea

Literatura Lehiaketeari Xanti Altxu 'Madelon', EHGAM-Gipuzkoako fundatzaile izandakoaren izena emon deutsie, bera izan zalako Euskal Herrian gay, lesbiana, transexual eta beste adierazpen sexual batzuen (GLT+) mobimentuaren gizarteratzaileetako bat.

'Herria' astekaria omenduko dau Sarako Biltzarrak

Bizkaie! 2009-04-07 18:38

Sarako (Lapurdi) XVI. Idazleen Biltzarra izango da apirilaren 13an, urtero legez, Pazko astelehenean. Aurten, 65 urte bete eta 3.000. zenbakia argitaratu dituan Herria astekaria omentzea erabagi dabe sari berezia emonaz. Sarako Biltzarraren antolatzaileei ezinbestekoa iruditu jake astekariaren lan parebakoa eta baliotsua baloretea

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskerearen ganeko ikastaroak emoten jarraituko da Argentinako unibersidade batean eta Txileko lautan

Bizkaie! 2009-04-07 18:13   Euskaldunak munduan

Euskerearen eta euskal kulturearen eskola horreek Amerika eta Europako 13 estadutako 25 unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen diran modukoak dira eta, urte honen barruan, Etxepare Euskal Institutuak bere gan hartuko ditu.

Mikel Garcia Idiakez eta Ildefonso Morillas izan dira Gabriel Aresti Ipuinen XXVI. Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2009-04-07 17:44   sariak-autortzak

Gabriel Aresti Lehiaketan edozein nazionalidadeko egileek parte har leikie, eta gai libreko ipuinak, originalak, ezezagunak eta beste lehiaketa batean saritu bakoak izan behar dabe. Lehiaketearen 26. edizino honetan, danetara, gaztelerazko 724 lan eta euskerazko 42 aurkeztu dira.

Edurne Brouard: 'Korrika 16n, dana ez da gozoa izan'

Bizkaie! 2009-04-07 15:48   Euskerea berbagai

'Dana ez da gozoa izan', esanez, Nafarroako Gobernuak, Iruñeako Udalak, komunikabide batzuek eta Dignidad y Justicia eta España y Libertad taldeek erakutsitako jarrerea salatu dau, AEK-k eta Korrikak egiten daben apologia bakarra euskerearena dala azpimarratuz. 'Ez daukie arrazoirik' esaldiagaz laburbildu dau AEKren ikuspuntua eta jazoera horreek 'Korrikaren anekdotarioan sartuko doguz'.

Eguzkibegi Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren kantea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-04-07 15:28   Musikea

'Gerizpetik eguzki begire' izenburupean, Arkaitz Estiballesek egindako berbak Biok taldeak girotu ditu. Bertsolaria, orain Bilbon bizi arren, galdakoztarra da eta Eguzkibegi ikastolako ikasle izandakoa, Biok taldeko kideak legez. 'Gure hizkuntzea gerizpean egon zan eta, orain be, laino baltzak dagoz inguruan; halanda be, bada sasoia eguzkirantz begiratzeko, euskal kulturea zabaltzeko eta euskeraz biziteko', esan dau.

ADEL09, ArteDrama Euskal Laborategia Aulestin Apirilaren 14tik 18ra

Bizkaie! 2009-04-07 14:58   Kulturea

Aurten be, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizinoa, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan buru-belarri dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz.

IV. Eusko Dance abian

Bizkaie! 2009-04-07 13:48   Musikea

Eusko Dance, Run Down Entertainment-ek, sortu eta produzidutako ideia originala, Euskadira dator bere laugarren edizinoan. Proiektuaren helburua abeslari eta dantzari gazte hasibarriak bultzatzea da eta 4 fasetan banatzen da

Apirilaren 9an hasiko da lurrun trenen 2009ko denporaldia EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoan

Bizkaie! 2009-04-07 11:58

Aste Santuan zehar lurrun trenen zirkulazinoak izango dira apirilaren 9an, 10ean, 11n, 12an eta 13an, 12:00etan eta 13:00etan goizez, eta 17:00etan eta 18:00etan arratsaldez.

Bilboko Udalak dobako beste 12 Wi-Fi gune ezarri ditu urian

Bizkaie! 2009-04-07 11:26

Bilbo 2012 Agenda Digitalaren helburu nagusietako bat da bilbotarren artean teknologia barrien erabilerea sustatzea. Hori dala eta, Udalak dagoeneko 13 Wi-Fi gune ezarri ditu, eta horreetan bluetooth teknologia be izango da sakelako telefonoetara informazinoa bialtzeko.

Ardaoaren kontsumoak gora egin dau Kanadan

Imanol Sarasola Enologoa 2009-04-07 11:03   Jan edanak

Kanadan, urtean personako 10´6 litro ardao edateraino ailegau dira eta, azken bost urteotan, kontsumoaren gorakadea % 3koa izan da. Ondorioz, garagardaoaren eta beste edari batzuen kontsumoak behera egin dau. 'Leader-Post' egunkariak inoan legez, ardaoa modako edari bihurtu da ia herrialde guztian.

Nazinoarteko antzerki, musika, magia eta zirkuko 14 ikuskizun Bilboko Aste Santuko egitarau berezian

Bizkaie! 2009-04-06 15:39

Hamalau izango dira ikuskizunak; dozena bat artista eta herrialde desbardinetako taldeak hurreratuko dira Bilbora egun horreetan, eta horreen artean, 2000an Grand Prix World Championships of Magic saria irabazi dauen bikote holandarra nabarmendu behar da, Scout & Muriel (eguenean 19:30etan Areatzan).

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Tuteratik Gasteizera, 11 egunetan 2503 km egin ondoren, milaka lagunek agurtu dabe Korrika

Bizkaie! 2009-04-06 12:13   Euskerea berbagai

Zabaldutako mezua, kontuan hartzekoa: 'Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin! Elkarrekin KORRIKA eta euskaraz! Gora Korrika eta Gora euskara!!!'.

'Checkpoint Rock' filmaren estreinaldiagaz amaituko da apirilaren 30ean Donostiako Giza Eskubideen VII. Zinemaldia

Bizkaie! 2009-04-06 11:35   Barriak

Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako 'Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina' dokumentala estreinauko da Donostian eta musikari palestinar batzuen kontzertu bat be izango da, Fermin Muguruza bera lagun dabela.

Ikusitakoak ikusita, krisiak bardin eragiten ete deusku?

Angel Dominguez 2009-04-06 10:59   Begi betegarri

Topaguneak Zuzendaritza Batzorde eta bazkide barriak ditu

Bizkaie! 2009-04-06 10:43   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak urteko batzar nagusia egin dau Iurretan. Hego Euskal Herriko 93 euskera alkarte batzen dituan federazinoaren batzarrak lau puntu nagusi izan ditu: datozan hiru urteotarako planaren aurkezpena, 2008ko jarduerearen errepasoa, 2009ko Kudeaketa Planaren aurkezpena eta Zuzendaritzea barritzea.

Oihane Perearentzat txapela Arabako Bertsolari Txapelketan

z 2009-04-06 10:30   Bertsolaritzea

Oihane Perea aguraindarrak 609,5 puntu eskuratu ditu eta Asier Otamendi bigarren sailkatu da 588 puntugaz; biek parte hartuko dabe udagoienean hasiko dan Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)