Egitarau potoloa dakar aurten be Gau Zuria jaialdiak

Bizkaie! 2012-06-15 15:43

Bagilaren 16an, zapatuan, eta laugarren urtez jarraian, Gau Zuria jaialdiari esker, Bilbo musika, animazino, arte eszenikoen eta kultureari lotutako dozena bat ekitaldiren eszenatoki bihurtuko da. Bilbao 700-III Millenium Fundazinoak, Bilboko Udalaren babesagaz, urteroko hitzordu honen bidez uriaren beraren azpiegitura eta zentro kulturalei garrantzia emon gura deutse, ohiko programatik aldenduz.

Espazio bakotxari bizia emoteko ardurea izango dabenak arlo desbardinetako profesional entzutetsuak dira: literatura, musika, antzerkia eta baita gastronomia arlokoak be. Uriko konpainia eta taldeek aparteko garrantzia dabe programan, izan be, uriaren ondaretzat hartzen dan sare kultural eta artistikoaren parte eta ordezkari dira.

Gaueko konbidapen honetan publikoak parte hartu leike, eta hain zuzen, eurak funtzinoaren antzezle nagusi izatea bilatzen da. Proposamen gehienetan herritarren inplikazinoa beharrezkoa da, eta ikusleek eurek protagonizetan eta esperimentetan dituenean hartzen dabe benetako indarra.

Bilboko kultur eta aisialdi zentroen laguntzinoagatik ez balitx, ez legoke aukerarik Gau Zuria egiteko. Besteak beste, hurrengo honeek: Arte Eder Museoa, Itsas Museoa, Guggenheim Museoa, Deustuko Unibersidadea, Bidebarrieta Liburutegi Zentrala, Euskal Museoa, Santiago Katedrala eta Bilboko Alondigea. Bilbok berezko argia izango dauen gau honetan, Zazpi kaleak eta uriko eraikin ezagun batzuk be protagonista izango dira.

Gau Zuria 2012 jaialdiaren egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu