Kaleko musikarik onena izango da Zornotzan VII. Haizetara jaialdiari esker

Bizkaie! 2012-06-18 15:50   Musikea

Haizetara, fanfarria, banda eta kaleko musikarien lehiaketea bagilaren 22, 23 eta 24an izango da Zornotzan. Edizino honetan inoiz baino talde gehiagok emon dau izena. Holan, 15 herrialde desbardinetako 41 talde aurkeztu dira.

Haizetara, fanfarria, banda eta kaleko musikarien lehiaketea bagilaren 22, 23 eta 24an izango da Zornotzan. Edizino honetan inoiz baino talde gehiagok emon dau izena. Holan, 15 herrialde desbardinetako 41 talde aurkeztu dira. Proposamen guztien artean, antolatzaileek 9 talde aukeratu ditue lehiaketan parte hartu eta herriko kaleak animetako. Taldeen musika estiloak askotarikoak dira, brass klasikoa, hardcorea, punka, balkanikoa, hip-hopa, jazza, perkusinoa...

Jaialdiagaz herrian kultura eta aisiari eskainiko jakon denporaldiari hasierea emongo jako, izan be, datozen hileotan Amorebieta-Etxanoko 1. pintxo ibilbidea, Zornotzan Jan Alai, Enrike Renteria aire zabaleko pintura lehiaketea eta herriko jaiak ospatuko dira.

Haizetara jaialdia orain zazpi urte jaio zan Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik eta San Juan inguruko astegoien batean ospatzen da beti. Kaleko banda eta musika taldeen lehiaketea izaten da. Herriko artxibo historikoetan jasoten dan legez, San Juanetan musika kalean bizi-bizi egoten zan eta Haizetara jaialdiagaz Udalak XX. mende hasieran musikea San Juan suagaz lotzen eban jai-giroa berreskuratu nahi dau. Honek berebiziko garrantzia izan eban batez be 1913. urte inguruan.

Haizetara jaialdia herriarentzat bada be, musikearen arloan dabilzanei be zuzenduta dago, jaialdiaren bidez munduko beste leku batzuetan kaleko musika taldeek zer egiten daben ezagutzeko eta azken joerak eta joera barritzaileak ezagutu deiezan.


Haizetara 2012ko parte-hartzaileak


- Orkestra (Euskadi). Banda bizkaitarrak Haizetara jaialdiaren II. edizinoan parte hartu eban off izeneko sailean. Oraingo honetan, barriz, lehiatzera datoz, euren energia eta errepertorio sendoaren ekarpena eginez. Horretarako, Euskal Herriko punk talderik ezagunenen kantuak ditue oinarri.

- Oompah Brass (Ingalaterra). Metal-boskote inglesa. Dinoenez, gusturago sentiduten dira Madonnaren, Guns´n Roses-en edota Paradise City-ren pop errepertorioa interpretetan polka, vals edo martxa militar tradizionalakaz baino. Europako jaialdi garrantzitsuetan parte hartu dabea: Belgrade Beer Festival, Londreseko O2 eta Mayrhofengo Snowbombing jaialdi alpetarrean (Austria) besteak beste.

- South River Jazz Band (Portugal). Tajo ibaiaren hegoaldeko ertzetik jatozkuzan zazpi musikari portugaldarrek osotzen dabe New Orleanseko dixie jazz estiloa maite dauen banda hau. Haizetara jaialdiaren edizino guztietan presente izen dan musika estiloaren errepertorio tradizionala, alaia eta dibertigarria ekarriko deuskue.

- Wombo Orchestra (Frantzia). Hamar urte gaino gehiagoko eskarmentua dauka. Hiru CD argitaratu ditue eta Europan zehar ibili dira Belgikan, Polonian, Hungarian, Txekian, Eslovakian… Hainbat musika-taldetatik datoz eta hori argi geratzen da euren errepertorioan: afro-punka, rocka, swinga, soula… .

- Gadjo (Katalunia). Kataluiniakoak diran arren, euren jatorria Gadjistanen dago soinuei jagokenez. Lurralde hori oparoa da erritmo eta jantza sorginduei erreparauta. Hainbat elementu buztartzen ditue: gipsy-cumbia, ska-balkanikoa, reggae-swinga edota surf-tangoa. Europa osoan ibilten dira kontzertuak emoten.

- Badanimbumband (Italia). Italiarrak, Toskanakoak, lehenengo street band transformista dirala esanez definiduten dabe euren burua eta egiten daben musika proposamen ibiltariak folklore greziarra eta finlandiarra, klezmer musika (Europa ekialdeko musika judua) edota Bulgaria zein Portugaleko musika tradizionala buztartzen ditu.

- Pullup Orchestra (Suitza). Suitzako banda honek, gaztea izan arren (2007), ibiliak ditu dagoeneko Alemania, Austria, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal… euren musika indartsua zabalduz lau haizetara. Tronpetak, tronboia, saxoa, tuba, kaxa eta bonboa Samwhaa rap abeslariaren ahotsagaz batera, ikuskizun bikaina eskaintzeko.

- Pollerapantalon (Argentina). Argentinatik dator 2005ean osotutako talde hau. Kalea dabe eszenatoki iraunkor. Banda kaletarra eta bidaiaria da, zazpi musikarik osotua (saxo tenor, altu eta baritonoa, gitarra elektrikoa, teklatuak, baxua eta bateria) eta dagoeneko ibili dira Brasil, Uruguay, Txile eta Argentina osoan barrena, funky latindarra zabalduz.

- Fankare Shukkar (Errumania). Errumaniako ekialdeko herri txiki bat da Zece Prajini, eta bertakoak dira. Balkanetako ijitoen banden errepertorio tradizionala dabe.

Nazinoarteko lehiaketan parte hartuko daben taldeek 10.000 euroko saria eskuratu leikie eta sona handiko kideek osotutako epaimahaiak erabagiko dau saria. Era berean, lehiaketeak publikoaren sari berezi bat be badauka, 4.000 eurokoa. Parte-hartzaileen artean instrumentistarik onena be aukeratuko da eta honek 1.000 euroko saria izango dau.

Publikoaren saria Dendariak Alkarteak babestuko dAu, hau da, Amorebieta-Etxanoko Merkatarien Alkarteak, eta Sabino Arana kalean jarriko dan hautestontzi batean emon ahal izango dabe botoa herritarrek, hasi zapatu arratsaldean, bagilak 23, arratsaldeko 20:00etan eta goizaldeko 01:30ak bitartean.


Grabautako soinuaren historia Zelaieta Zentroan

Zelaieta Zentroak dagoeneko jaialdiari ondoetorria emon deutso bagilaren 1etik garagarrilaren 8ra bitartean ikusgai egongo dan Paleophonia erakusketeagaz. Grabautako soinuaren historiari errepaso bat emon nahi deutso erakusketa honek. Luis Delgado Musika Museoaren bildumako zati bat ikusi ahal izan dugu eta soinua gordeteko azken 150 urteetan egindako ahalegina jasoten da: diktafonoak, gramofonoak, disko-jokailuak, irrati-disko-jokailuak, magnetofonoak, kaseteak…


Gastronomia

Jaialdi guztian zehar hiru gunetan gastronomia eta lehiaketara aurkezten diran banden kontzertuak buztartuko dira.

- Euskal Tabernea Gernika plazan egongo da txakolina, ardaoa, sagardaoa, gaztaia, txerrikiak… Euskadin egin eta produzidutako produktuakaz.

- Sagardotegia. Zelaieta parkean egongo da eta Amorebieta-Etxanon egindako sagardaoa eta sagardotegi bateko produktu tipikoak probau ahal izango dira.

- Garagardotegia. Zubiondo plazan egongo da eta Alemaniako garagardotegietako ohiko produktuak izango dira bertan.


Tabernetan

Jaialdiko musika eskaintzea osotzeko, lehiaketeagaz batera formatu txikiko jazz kontzertuak izango dira herriko ostalariek zehaztutako lekuetan. Egitaraua ondokoa da:

Bagilak 22, barikua
- 21:00 Konbenio Hotelean, Carlos Velasco Trio.
- 22:00 Andra Mari Plazan, Amets tabernearen alboan, Lau On Suite.
- 23:00 Ogenbarrenan, La Amistad tabernearen alboan, Rs Faktor Lukotea.

Bagilak 23, zapatua
- 21:00 Luxury eta Hoggansen terrazen alboan, Carlos Velasco Trio.
- 22:30 Ogenbarrenan, Lau On Suite.
- 24:00 Harrison Hotelean, Rs Faktor Lukotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu