Oscar Alegriaren 'La casa Emak Bakia' dokumentala ikusgai Edinburgoko 66. Nazinoarteko Zinemaldiko lehiaketan
2012-06-19 13:47 BarriakOscar Alegria nafarraren La Casa Emak Bakia dokumentala Edinburgoko 66. Zinemaldiko nazinoarteko lehiaketan erakutsiko dabe bagilaren 20tik garagarrilaren 1era. Europako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da Sean Conneryk zuzentzen dauen jaialdi hau, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Oscar Alegria nafarraren La Casa Emak Bakia dokumentala Edinburgoko 66. Zinemaldiko nazinoarteko lehiaketan erakutsiko dabe bagilaren 20tik garagarrilaren 1era. Europako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da Sean Conneryk zuzentzen dauen jaialdi hau, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Pelikuleak, Alegriak berak ipar Euskal Herriko kostaldean, Miarritzetik hur dagoan etxe baten bilaketea kontetan dau. Etxe berezia da, Man Ray zuzendari estadubatuarrak pelikula bat grabau ebalako bertan 1926an. Etxearen izen bera jarri eutson zuzendariak pelikuleari: Emak Bakia. Lan hori guztia dokumental bihurtu eta misterio errealen inguruko kontakizuna egin dau Alegriak lan honetan.
Filma Buenos Airesko Zine Indepedentearen Jaialdian eta Mexikoko Distrital Jaialdian egon da aurretik, bietan oso harrera ona lortuz. Gurean, Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!