Euskerea bultzatzeko asmoz, Euskonbola martxan jarri dabe

Bizkaie! 2012-06-15 15:47   Euskerea berbagai

Gaur eta bihar Bilboko Zubiarte merkatalgunean egongo da euskal tonbolea eta, bagileko azkenengo astegoienean, Portugaleteko Ballontin. Gazteei zuzendutako jolasa da Euskonbola, euskerazko piropoak idaztearen truke sari bikainak lortu leikiez. Leizaola Fundazinoak ipini dau abian ekimena, gazteen artean kontestu informaletan erderara sarri joten dala ikusita.

Gaur eta bihar Bilboko Zubiarte merkatalgunean egongo da euskal tonbolea eta, bagileko azkenengo astegoienean, Portugaleteko Ballontin. Gazteei zuzendutako jolasa da Euskonbola, euskerazko piropoak idaztearen truke sari bikainak lortu leikiez. Leizaola Fundazinoak ipini dau abian ekimena, gazteen artean kontestu informaletan erderara sarri joten dala ikusita.

Ligetako orduan erabiliko leukiezan esaldiak, piropoak edo lausenguak idazteko eskatzen deutsegu gazteei, azaldu dau Leizaola Fundazinoko Maitane Astondoak, doban da parte hartzea eta, eremu informalean euskeraz pentsetera bultzatzen doguz. Euskonbolearen funtzionamendua erraz-erraza da: Zubiarten Leizaola Fundazinoak ipini dauen mahaira hurreratu, txartel bat bete ligetako esaldiagaz eta, horren truke, sobretxu bat emongo deutsie parte-hartzaileari. Sobrea zabalduta, saria lortu leiteke, baina, hori bai, tonbola guztietan legez, ezer ez toketea be gertatu leiteke. Subertea daukienek, gailu teknologikoak (mp3ak, e-book ordenagailuak), panpinak, liburuak eta antzekoak irabazi leikiez. Horrezaz ganera, parte-hartzaile guztien artean, persona birentzako astegoieneko egonaldia zotz egingo dabe.

Gazteak erakarteko, Zubiarten daukien mahaian, sariak ikusgai ipini ditue eta kartel koloretsua be badago, honako galdereagaz: Eta zuk zer esango zenuke ligatzeko?. Musikea be ipini dabe stand-ean eta megafoniatik parte hartzera animetan dabe. Maitane Astondoaren esanetan, asmoa jenteak parte hartzea da, horregaitik, gazteentzako lehiaketea da baina ez dogu edade tarte jakin batera mugatu, edade guztietako gazteek hartu leikie parte, gaztetxuenek zein haziagoek.

Euskonbolaren helburuari buruz galdetuta, Maitane Astondoak garbi azaltzen dau, euskerea sustatzea da asmo nagusia, gazteek euskeraz egin daien aukerea emon, euren astialdian eragin nahi dogu geure hizkuntzeak aurrera egin daian. Leizaolakoen ustez, badirudi ligetako-eta, beti erderara joten dabela gazte gehienek. Horregaitik, ahalik eta jente gehien erakarteko asmoz, tonbolan parte hartzearen truke ez dabe dirurik eskatzen, euskerazko lausengua baino ez. Leizaola Fundazinoak daukan Facebook orrian, batutako esaldi guztiak ipiniko ditue.

Igaz Bilbon eta Andoainen ipini genduan Euskonbolea eta, egia esan, gustura geratu ginan, gazte askok parte hartu eben, dino Astondoak. Holan ba, aurten errepetidutea erabagi dabe, orain Bilboko Zubiarten eta, hil amaieran, Portugaleteko Ballontin. Udeak aurrera egin ahala, leku gehiagotara be heldu gura leukie. Leizaola Fundazinoa da antolatzailea, baina Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzeak, Bilboko Udalak, komunikabide batzuek eta kultur arloko eragileek babestu dabe. Informazino gehiago hemen: www.leizaola.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu