2012ko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei finalistak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2012-06-19 15:39

Hemen, aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko hautagaiak: La mirada de Marijaia, ... de la chistera, 34 Marijaiak, ¿Marijaia o Picajaia?, Marilynjaia eta Aste Nagusia Internacional. Epaimahaiak Bilboko Zabalguneko eraikinean aurkeztu ditu kartelok.

Hemen, aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko hautagaiak: La mirada de Marijaia, ... de la chistera, 34 Marijaiak, ¿Marijaia o Picajaia?, Marilynjaia eta Aste Nagusia Internacional. Danetara, 245 lan aurkeztu dira kartel lehiaketan, eta aitatutako seirak dira finalistak. Epaimahaiak Bilboko Zabalguneko eraikinean aurkeztu ditu kartelok.

2012ko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako epaimahaikideak izan dira Jai Batzordeko ordezkari politiko Pilar Muerza eta Goyo Zurro, Bilboko Konparsetako kide Iñaki Leonardo, Unai Izquierdo El Correo TVko kazetaria, Daniel Martín Izquierdo Euskal Irudigileak alkartekoa eta La Otxoa artistea. Itziar Urtasun Jai batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi Ordezkaria izan da epaimahaiburua.

Sei kartel finalistak ikusgai egongo dira egunotan, bagilaren 25etik 29ra bitarten, Zabalguneko Eraikinean eta www.bilbao.net Bilboko Udaleko webgunean. Epe horretan herritarrek kartel irabazlearen aukeraketan parte hartzeko aukerea izango dabe. Botoa emoteko bide ugari dagoz: Zabalgunen bertan, Bilboko Udaleko atarian (www.bilbao.net), Aste Nagusiko Facebookeko gunean (www.facebook.com/bilbokoastenagusia) edo ekimenaren babesle diran komunikabideetan. Aurten, zortzi hedabidek hartu dabe parte: Deia (www.deia.com), El Correo (www.elcorreo.com), ETB (Euskadi Directo saiaon), Radio Euskadi (Graffiti saioa) , Radio Bilbao-Cadena Ser (Hoy por hoy Bilbao saioa), 20 Minutos, Qué Nervión eta Telebilbao (La Kapital saioa).

Herritarren botoek erabagiaren % 75 batuko dabe (modalidade bakotxak % 25), eta ganerako % 25 epaimahaiaren esku egongo da. Irabazleak 2.500 euroko saria jasoko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu