Patziku Perurenak 'Saski bete intxaur' gogoeta liburua kaleratu dau
2012-06-15 15:48 KultureaPatziku Perurena idazle nafarrak urteetako gogoetak batu ditu Saski bete intxaur liburuan, ikusitakoak eta pentsetakoak. Alberdania argitaletxeak kaleratu dau.
Patziku Perurena idazle nafarrak urteetako gogoetak batu ditu Saski bete intxaur liburuan, ikusitakoak eta pentsetakoak. Alberdania argitaletxeak kaleratu dau.
Egunero biziteak eta liburu irakurteak eragindako kritika eta hausnarketen bildumea osotu dau Perurenak, gure prentsa, kulturea, literaturea, politikea, jantzea, bertsolaritzea, kirola, sexua, itxikeri, hipokresia, ijitokeria eta ijitotasunaz ... 130 artikulutik gora idatzi ditu, laburrak gehienak. Luzetxuagoa be idatzi ditu, baserri giroari, umezaroari eta animaliei buruzkoak.
Artikuluetako batzuk egunkari eta aldizkarietan argitaratutakoak dira, baina gehien-gehienak lehenengo aldiz kaleratuko dira.
Patziku Perurenak (Goizueta, 1959) genero ugari landu ditu. Poesian, besteak beste, Isileko kantak eta Iraingo apaiz gaztearen Kantutegi zaharra lanak plazaratu ditu; saiakeran, Goizuetan bada gizon bat, Trabukoren kantaren misterioak, Leitzako errege-erreginak eta Koloreak euskal usarioan; eta biografian, Harrizko pareta erdiurratuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!