Jose Fernandez de la Sotak eta Kepa Muruak Medellineko Nazinoarteko Poesia Jaialdian parte hartuko dabe
2012-06-18 17:49 jardunaldiakJose Fernandez de la Sota eta Kepa Murua poetak Medellineko Nazinoarteko Poesia Jaialdian parte hartuko dabe, bagilaren 23tik 30era bitartean, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez. Urtero mundu guztitik etorritako olerkariak batzen dira Kolonbiako urian, aurten 73 poeta izango dira.
Jose Fernandez de la Sota eta Kepa Murua poetak Medellineko Nazinoarteko Poesia Jaialdian parte hartuko dabe, bagilaren 23tik 30era bitartean, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez. Urtero mundu guztitik etorritako olerkariak batzen dira Kolonbiako urian, aurten 73 poeta izango dira.
Medellineko Nazinoarteko Poesia Jaialdiaren 22. edizinoak errezitaldiak, tailerrak, berbaldiak, topaketak eta abar antolatu ditu. Euskal Herriko Fernandez de la Sotak eta Muruak euren lanen irakurketetan leku ugaritako poetak izango ditue lagun, tartean australiarrak, belgikarrak, maputxeak edota maoriarrak. Hemen, poeta guztien zerrendea.
Aurtengo jaialdiko protagonista nagusiak herrialde aborigenak izango dira. Jaialdiak herri aborigenak omendu gura ditu, horretarako14 poeta indigena konbidau ditue. Medellineko Nazinoarteko Poesia Jaialdiak, adierazpen poetikoaren bitartez, herrialde horreen memoria aldarrikatu eta euren mezua mundu osoan entzunarazotea gura dau.
Medellineko jaialdia munduko poesia ekitaldi garrantzitsuenetakoa da; 2006an Nobel Sari Alternatiboa jaso eban. Igaz, Kirmen Uribe poeta ondarroatarra izan zan Euskal Herriko poeten ordezkaria.
Medellineko Nazinoarteko Poesia Jaialdiaren 22. edizinoari buruzko informazino osoa, hemen: www.festivaldepoesiademedellin.org
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!