.eus domeinuaren eskaria onartu dau ICANN erakundeak

Bizkaie! 2012-06-19 11:00

PuntuEus alkartearen eretxiz, bi albiste on dagoz: Bata, domeinua eskatu eta eskaria ebaluetako bete behar geduzan baldintzak bete doguzala, hau da, hurrengo fasera pasetan garela. Eskaria ebaluau egingo dabela, nahiz eta jakin horrek ez dauela bere onarpena ziurtatzen; eta bestea, PuntuEus Fundazinoa dala, .eus karaktere katea eskatu dauen bakarra.

.eus domeinuaren eskaria onartua izan da. Joandako bagilaren 13an, hurrengo fasera igaro diran domeinuen zerrendea jakinarazo eban IP helbideak esleitzeaz eta domeinu-izenen sistemea kudeatzeaz arduratzen dan irabazi-asmorik bako nazioarteko erakundea dan ICANN-ek, eta zerrenda horretan .eus domeinua dago. PuntuEus alkarteak adierazo dauen legez, ebaluazino faseak orain hasi beharko leuke. Baina espero zan eskari kopurua hirukoiztu egin da gitxienez eta, beraz, ez dira eskari guztiak batera ebaluauko. Faseak zehaztuko dira eta fase bakotxerako datak. Garagarrilaren 11n jakingo dogu .eus domeinua zein fasetan eta noiz ebaluauko dan.

PuntuEus alkartearen eretxiz, zerrendeak bi albiste on ekarri ditu: Bata, domeinua eskatu eta eskaria ebaluetako bete behar geduzan baldintzak bete doguzala, hau da, hurrengo fasera pasetan garela. Eskaria ebaluau egingo dabela, nahiz eta jakin horrek ez dauela bere onarpena ziurtatzen; eta bestea, ez dagoala karaktere katearen gatazkarik. Hau da, gu geu, PuntuEus Fundazinoa dala, .eus karaktere katea eskatu dauen bakarra. Eta, beraz, ez dago karaktere katearen gaineko gatazkarik. Egongo balitx, bi entidaderen arteko bateren batek eroaango leuke, eta tartean enkanteak be egon daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu